
Iturria: “Ask the Artist_ Four Artists Share How They’re Approaching Their Practice” www.saic.edu
Bideo-poemak https://www.amaiagabantxo.com/basquevideopoems.html#
“Adam & Life”> Bernardo Atxaga
“66 Lines From the City Under Siege” > Rikardo Arregi
“The Cuckoo” > Kirmen Uribe
“Questions” > Miren Agur Meabe
“Geografia” > Felipe Juaristi
“Nautical Logbook” > Joseba Sarrionaindia
“Notes on how to avoid memory loss 2” > Miren Agur Meabe
SAIC School of the Art Institute of Chicago -ean argitaratu den moduan, Amaia Gabantxo-ren eginkizun artistikoetan birusaren pandemiak eragin handia izan du. 2020.eko Apirilaren 3tik Maiatzaren 16rarte joan ziren sei astetan, sei autore, sei (eta bat gehiago) poema aukeratu eta #BasqueVideoPoems produkzioari ekin zion artistak Chicagoko etxetik irten barik. Oulipo [ouvroier de la literature potentziale] mugimendu artistikoaren ideiak jarraituz , muga batzuen menpe egin zuen lan euskera eta ingelesa erabiliz:
- praktika artistiko horrek iturri bakarra izango zuen Six Basque Poets , Amaia Gabantxok 2007tik itzulita zeukan liburua.
- ikus-entzunezko grabazioa etxe barruan edo etxe inguruan izango zen.
- irudi errepikakorrak txertatuko ziren bideo-poema guztietan.
UPV/EHUn inskribaturik duen tesi doktorala dela eta 2020.eko Abenduaren 10ean, #BasqueVideoPoems literaturaren esperimentazio honetaz hitz egin du Amaia Gabantxok beste doktoregai batzuekin batera Jon Kortazar katedradunak antolaturiko online mintegian.
INFO +

Iturria: LAIDA Ikerketa taldea, 20201210 UPV/EHU mintegia
Deje una respuesta