Archivos

Categorías

Zinema eta antzerkia, Bilbon gizarte bazterketari aurre egiteko

 

Bizitegik, gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonen alde lan egiten duen erakundeak, Bilboko Udalarekin eta Manchesterreko Homeless Film Festival jaialdiko taldearekin batera, zinemaren eta antzerkiaren bidez gizarteratzeari buruz sentsibilizatzeko jardunaldi bat antolatu du azaroaren 5erako, arratsaldez. Jardunaldira joateko, bizitegi@bizitegi.org helbidean izena eman baino ez da egin behar.

Aurten, Bizitegik Manchesterreko (Ingalaterra) Zinema Jaialdiaren laguntza izan du. Jaialdi horretan, Homeless Film Festival delakoa antolatzen da 2011z geroztik; hain zuzen, industria zinematografikoa erabiltzen dute etxegabeen errealitateari buruz sentsibilizatzeko, eta, aurrenekoz, Bilbon erakutsiko dute beren esperientziaren zati bat. Dean Brocklehurstek eta Amy Daviesek Homeless Film Festivalerako lan egiten dute, eta Bilbora etorriko dira homeless pertsonekin edo etxegabeekin film labur bat egitera.

“We’re delighted to be partnering with Bizitegi in Bilbao, Spain during this years festival. We’ll be delivering a free filmmaking project to their homeless affected participants and screening a selection of short films”. (Dean Brocklehurst)
Iturria: http://www.homelessfilmfestival.org/programme

Sarrera doan
Izena emateko: bizitegi@bizitegi.org


Programa/Egitaraua:

  • Homeless Film Festivalek etxerik gabeko pertsonekin batera (eta UPV/EHUko ikasleen laguntzarekin) egindako film laburraren emanaldia. Aukeratutako ikasleen lana, zehazki, film laburraren making off-a sakelakoekin grabatzea eta ikus-entzunezkoa ekoizteko beharrei erantzutea izango litzateke.
  • Zenbatu, gizartetik baztertuta dauden pertsonek osaturiko Bizitegiko antzerki taldearen antzezlana
  • Homeless Film Festivalek hautaturiko filmen emanaldia

Data: 2016ko azaroaren 5a, larunbata
Ordua: 18:00etatik 20:30era
Lekua: Harrobia Eskena, Bilboko Otxarkoaga auzoko Langaran 3. zenbakian. Harrobia Eskenan. Bilbao-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroa.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

https://sintechoconderechos.org/

 

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>