J.S. Bach-en musika zoragarria Bilboko Done Jakue katedraleko organoan entzun ahal izango da, Patxi García Garmilla organistaren eskutik (UPV/EHUko Geologia irakaslea da). Urtero bezala, udako garai hauetan, García Garmillak Bizkaiko Campusaren @EHUKULTURA kultur egitarauan parte hartzen du, jendaurreko organo kontzertu bat emateko.
Oraingo honetarako, errepertorioak “Bachen hiru zatiko formak” bilduko ditu:
- Bachek Vivaldiren “L’Estro Armonico” biolin kontzertuan oinarriturik egin zuen transkripzioa
- Bachen beraren trio sonata bat
- Bachen klabezin eta orkestrarako 1. kontzertuaren bertsio bat, García Garmilla doktoreak organorako egokitua
Done Jakue katedrala (Bilbo)
Errepertorio aparta da inondik inora ere, eta Done Jakue katedraleko musika tresna ederrean entzun ahalko da. Katedrala Bilboko Erdi Aroko gune historikoan dago, eta UNESCOk Gizadiaren Ondaretzat jo zuen Donejakue bideen barruan.
Noiz: uztailaren 21ean (osteguna), 19:30ean.
Non: Done Jakue katedralean (Bilbo).
Deje una respuesta