Archivos

Categorías

Joshua Edelman musikariaren “El Jazz en la vida de todos” kontzertua UPV/EHUn

Bilbao 700 Fundazioak ‘365 JAZZ BILBAO MATINÉ’ izeneko zikloa inauguratuko du Joshua Edelman musikariaren “El Jazz en la vida de todos” izenburuko kontzertuaren bidez

Bilbao 700 Fundazioak bere Ekintza Planean onartutako helburu eta irizpideak burutzen jarraitzen du, 365 Jazz Bilbao berritzearen eta egunean jartzearen bidez:

  • Bikaintasunari eustea,
  • Gorantz datozen euskal artista berrien ibilbidea finkatzen laguntzea,
  • Eremu publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzea, eduki eta formatuei dagokienez programazio plurala antolatuta agente eta sustatzaileekin batera,
  • Bizkaiko ikasle eta artistak sustatzeko programa didaktikoari ekitea.

Aipatutako helburuak betetzeko, 365 Jazz Bilbao zikloa bereizitako hiru programaren bitartez ezartzen da:

  • 365 Jazz Bilbao Antzoki: Campos Antzokian 4 kontzertu eskainita. Hasierakoa, apirilaren 26an eman zuen Regina Carter biolinistak eta irailean jarraituko dute.
  • 365 Jazz Bilbao Matinée: Hurrengo igandean, maiatzaren 29an hasi eta udazkenean berriro hasiko da.
  • 365 Jazz Bilbao Gautxori: Hotel eta lokal egokietan burutuko diren kontzertuen zikloa irailean hasiko da.

Jazza musika-estilo hutsa baino zerbait gehiago da. Haren atzean, askatasunaren ametsa gauzatzeko etengabeko nahia dagoenez gero, musika eta gizartearen grina bateratzea oso beharrezkoa da. Beharbada, ziklo honek harago heltzeko aukera eskainiko digu, etikaren eremura.

‘EL JAZZ EN LA VIDA DE TODOS’, JOSHUA EDELMANEKIN. MAIATZAK 29 12:30etan

ARTISTAK
Joshua Edelman. Pianoa eta zuzendaritza.
Ana Sagastizabal: Ahotsa.
Ledian Mola: Bioloia.
Yelsy Heredia: Kontrabaxua.
Moises Porro: Bateria.
Charlie Cooper: Ahotsa eta saxoa.
Susana Santolaria: Poesia.

JAZZ CULTURAL THEATRE OF BILBAOren IKASLEAK
Julen Edelman: Pianoa eta ahotsa.
Ander Edelman: Pianoa eta ahotsa.
Yaiza Santolaria: Pianoa eta ahotsa.
Asier Pagazaortundua: Pianoa.
Olivia Cerdá: Pianoa.

IKUSENTZUNEZKO IRUDIAK
Alberto Santolaria.

PROGRAMA:

Bilduma honetan jatorrizko jazzaren, antzerki musikalaren, mundu klasikoaren eta folklorearen doinuak egongo dira. Elementu guzti horiek Joshua Edelmanen bizitza eta ibilbide musikala osatu dituzte. Bilbao 700 Fundazioak antolatutako kontzertua burutu bitartean, besteak beste, Duke Ellington, Thelonius Monk, Bach, Ernesto Lechona, Shlomo Secundo musikarien eta Edelman beraren obrak interpretatuko dituzte.

Joshua Edelmanek berak eratu eta zuzendutako Jazz Cultural Theatre of Bilbao erakundearen umeak kontzertuaren protagonistak izango dira. Haien helburua esperientziak partekatzea eta Bilboko jazzaren gazte promesa hauek nazioarteko mailan aritutako musikariekin integratzea da, agertokian bertan eta hortik kanpo.

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>