Archivos

Categorías

Bilbao Art Distict eta UPV/EHU batera doaz Maiatzeko ekitaldietan

Arteen asteburua badator eta UPV/EHUko Bizkaia Aretoak, urtero legez parte hartzen du bertan Arte Ederretako Fakultatearen bultzadaz. Aurten “99 ekintza eta hitz bat” izeneko lana ikusiko da bertako kristalezko hormetan, Actúa/ Ekiozu lelopean. Izatez, Arteen Asteburua Maiatzaren 13an eta 14an da, baina egun batzuk lehenago hainbat gauza martxan daude Bilbon.

ROGELIO LÓPEZ CUENCA Altercartográfica – Masterclass eta esku-hartze artistikoa

Rogelio López Cuencak “Altercartográfica” lantegia zuzenduko du; Arteen Asteburuko astean izango da, eta artistek eta sektoreko profesionalek parte hartu ahalko dute. Lantegian Bilbo beste ikuspuntu batzuetatik berraztertuko da eta hortik amaierako produktu bat aterako da; gero, artistaren obran sartuko da produktu hori, baita artistak munduko beste hiri batzuetan egindako antzeko lantegietatik sortutako beste produktu artistiko batzuk ere. Rogelio López Cuenca poeta eta artista bisuala da, eta haren lanak nortasunen eraikuntza, komunikabide masiboak eta kritika kulturala ditu ardatz. Johannesburgeko Bienaletan, Manifiesta 1en eta beste ekitaldi batzuetan hartu du parte, eta haren obra arte garaikideko museo garrantzitsuetan dago ikusgai, esate baterako, Reina Sofía museoan. +Irakurri

Lekua: , Abandoibarra, 3, Bilbao
Data: 05/09tik 05/12ra arte, 9.00etatik 14.00etara
Eman izena hemen maiatzaren 3ra arte (hautaketa egingo da, eta onartutako pertsonek baieztapena jasoko dute)

MAHAI – INGURUA “Eventos, propuestas y situaciones del arte actual. Sobre su necesidad (o no) para que la ciudad avance”

MawatreSek moderatuko du eta Daniel Muñoz eta Paula Rubio Infante artistek eta Jo Farb eta Iñaki Billelabeitia ikertzaileek parte hartuko dute. Txostengileek ekar ditzaketen ikuspegi desberdinetatik, lan artistikoak testuinguru zehatzak eduki berriez hornitzeko duten gaitasuna, tokiko historiaren garrantzia eta arte-ekitaldiek hiriaren motor gisa dauzkaten alderdi positiboak eta negatiboak aztertuko dituzte. +Irakurri

Lekua: UPV/EHUko Bizkaia Aretoa, Abandoibarra, 3, Bilbao
Data: Ostirala, 05/13, 17:00etan
Eman izena hemen edo 944205328 telefono-zenbakian (tokia bete arte)

UPV/EHUko Arte Ederretako ikasleek egingo dute esku-hartze artistikoak Abaandoibarra inguruan, Bizkaia Aretoan eraikinean bertan eta inguruetan.

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>