Tailerretan inskribatu nahi duzu? |
Formatu txikiko tailerren eta biltzar irekien bitartez, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan feminismoen inguruko zeharkako pentsaerak landuko dira lehen mailako hizlariekin.
guerrillascotidianas.org kolektiboko Jara Cosculluela eta Blanca Ortiga adituak dira koordinatzaileak. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren finantzaketarekin eta UPV/EHUko @EHUkulturak lagunduta, doako tailerrak eta biltzarrak antolatuko dituzte otsailaren 16tik 26ra bitartean, jardunaldi irekietan.
Egitarauaren barruan, tailerrak (talde txikian egingo dira, eta komeni da aurrez izena ematea 16:00etatik 20:00etarako saioetarako) eta eztabaida mahaiak (biltzar irekiak, oro har 19:00etan) egingo dituzte, UPV/EHUko ikasleen laguntzarekin. Tailer eta eztabaida mahai guztietara joaten direnek UPV/EHUko graduetako batean hautazko kreditu bat lortu nahi badute, harremanetan jarri behar dute @EHUkultura:
94 601 21 77 ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus
Egitarau osoa: https://transversaleszeharkakoak.wordpress.com/2016/01/19/programa-completo/
TAILERRAK
- Kazetaritza feminista eta fikziokoak ez diren narratibak: otsailaren 16an eta 17an, 16:00etatik 20:00etara
- Soinu mapa feminista: otsailaren 18an eta 19an, 16:00etatik 20:00etara
- Ikusmintzairak: otsailaren 22an, 23an eta 24an, 16:30etik 19:30era
EZTABAIDA MAHAIAK (mintzaldi irekiak)
Otsailaren 23tik 26ra
- Hitzaldi medikoak (otsailak 23)
- Aditua: Rosa Almiral
- Artista: Lucía Egaña
- + ikasle gonbidatuak
- Arkitekturak eta zaintzak: (otsailak 24)
- Aditua: Hiria Collective
- Artista: Daniela Ortiz
- + ikasle gonbidatuak
- Ekonomia feminista: (otsailak 24)
- Aditua: Astrid
- Artista: Eulalia Valdosera
- + ikasle gonbidatuak
- Multimedia artea: (otsailak 26)
- Aditua: Lurdes Mendez
- Artista: Esperanza Collado
- + ikasle gonbidatuak
Tailerretan inskribatu nahi duzu? |
Deje una respuesta