AIKO TALDEAK DANTZAKANTU JARRIKO DU MARTXAN, BETIKO MELODIAK ABESTEN ETA DANTZATZEN IKASTEKO IKASTAROA
Euskal Herriko ahozko ondarearen transmisioan espezialista den Itsaso Arrietak emango du ikastaroa, astelehen guztietan urtarriletik ekainera, UPV/EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan( EHUkultura programazioaren barruan). Ikastaroa astelehenero, arratsaldeko 18:30etan izango da eta urtarrilean klaseak dohainik izango dira.[youtube]https://youtu.be/HwvpGV4ylJI[/youtube]
Helburua dantza esperimentatzea da, musika-tresnen laguntzaren beharrik gabe: abesti tradizionalak ikastea, ulertzea eta eurez gozatzea, eta abesten diren bitartean, dantzatzea. Ikastaroa Euskal Herriko abesti multzo tradizional aberatsean egongo da oinarrituta, eta koplak, baladak, bertsoak, dantzatutako abestiak eta abestutako dantzak jasoko ditu.
NON: Bilbon (bizkaia Aretoan, UPV/EHU)
NORENTZAT: abesteko gogoa duen edozeinentzat
NOIZ: astelehenero arratsaldeko 18.30etan
Ikastaro osorako matrikularen prezioa 100 €-koa da
+info : www.aikotaldea.eus / Tel. 634 423 539
Deje una respuesta