Archivos

Categorías

Enrike Solinís & Euskal Barrokensemble Taldeak kontzertua emango du Bizkaia Aretoan, “Euskel Antiqva – El Legado Musical del País Vasco” diskoa aurkezteko

Enrike Solinís gitarrista entzutetsuak zuzentzen duen eta antzinako musikan espezializaturik dagoen talde horrek zuzenean aurkeztuko dizkigu bere azken laneko abestiak, Bilbon egingo duen estreinaldirako.

“EUSKEL ANTIQVA – EL LEGADO MUSICAL DEL PAÍS VASCO”

“Euskel Antiqva” antzinako euskal musikaren bilduma argitaragabe bat da. Euskal Herriaren kultura musikalaren funtsa hurbiltzen digu, eta abestietan nabari da menderik mende euskal kultura aberastu zuten beste kultura batzuen eragina; andaluziarrarena, mozarabiarrarena, persiarrarena eta juduarena, besteak beste. Diskoan, askotariko jatorri historiko eta literarioetako testuak ez ezik, hauek ere aurki ditzakegu: sorgintza prozesu bati buruzko 1680ko aitorpen bat, Arabako euskaraz idatzitako XVI. mendeko eskuizkribu bat (Madrilen aurkitu zuten, 2004an) eta Bernat Etxepareren bertso klasikoak, adibidez.

 

[youtube]http://youtu.be/TU6qt3T71b8[/youtube]

Solinísen azken lana Jordi Savallek berak editatu du: Savall antzinako musikaren adierazgarri nagusietako bat da munduan, eta berrogei urtetik gora daramatza gizateriaren musika ondarea berreskuratzen. Savallen esanetan, gomendagarria da “musika zoragarri eta kantu liluragarri horiek entzutea; gainera, taldeko abeslari eta musikarien eta Enrike Solinís zuzendariaren talentuari eta sentsibilitateari esker, altxor musikal bizi-biziak eta emozioz beterikoak deskubri daitezke, eta horiek antzinako Euskal Herriaren kultura musikalaren funtsa hurbilduko digute”.

Iazko uztailean egin zuten munduko estreinaldia, Fontfroideko abadetxean, Frantziako Languedoc hiri historikoan, eta, ondoren, Polonian eta Alemanian aurkeztu zuten diskoa. Orain, Enrike Solinís & Euskal Barrokensemblek Bilbon aurkeztuko du lan berezi-berezi hori urtarrilaren 15ean (19:30), eta Donostiako Kursaalean urtarrilaren 17an (19:00).

NON: Bizkaia Aretoa UPV/EHU, Abandoibarra 3, Bilbao

NOIZ: Urtarrilak 15 (19.30etan)

Zure gonbidapena hemen ateratzea ezinbestekoa da. (Sarrerak agortuta) 

+ Vídeos musicales

BIDEOA: “PERUTXOREN KANTUA” (4’) (EUSKEL ANTIQVA – LEGACY OF THE LAND OF BASQUE)
https://youtu.be/DRUlbEcfq7w

Euskal Barrokensemble Enrike Solinís gitarristak sortu zuen, 2006an. Hamar urtean, hainbat herrialdetako musikariek jo dute talde horretan. Kontzertuak eman dituzte Europan (Espainian, Italian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan, Austrian, Txekian, Polonian, Irlandan), Ameriketan (Kanadan, AEBn, Mexikon, Kuban, Costa Rican, Nikaraguan, Argentinan) eta Ekialde Hurbilean (Israelen).

Gainera, Euskal Barrokensemblek entzuleen eta kritikarien aitorpena lortu du, eta nazioarteko jaialdietan eman ditu kontzertuak: besteak beste, Montrealgo Jaialdi Barrokoan (Kanada), Pragako Udaberriko Jaialdian, Hanburgoko Festival für Alte Musik jaialdian, Herbehereetako Bienalle de Flamenco jaialdian, La Habanako Musika Jaialdian eta Madrilgo Auditorio Nazionalean. Euskal Herrian, berriz, Zenarruzako Antzinako Musikaren Jaialdian, Donostiako Musika Hamabostaldian eta Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen Musika-Música jaialdian aritu da.

Enrike Solinís

Enrike Solinís bilbotarra da taldearen zuzendari eta sortzailea, eta, dioenez, askotariko musikariek piztu diote musikarako grina hori: Paco de Lucíak, Narciso Yepesek, Lutosławskik, Steve Vaik, Tinariwenek eta Los Panchosek, besteak beste. Gitarra konposizioko goi mailako ikasketak egin ditu Bilboko J.C. Arriaga Kontserbatorioan, eta antzinako musikako goi mailako ikasketak Bartzelonako ESMUCen. Horrez gain, Cum Laude Kontzertistaren Graduondokoa lortu zuen Bartzelonako Escola Luthierren, José Tomás maisuaren eskutik.

Nazioarteko zenbait gitarra lehiaketatan ere saritu dute. Askotariko kulturetako musikez interesatzen hasi zen, eta musikari bakarlari eta kontinuista aritu da hainbat talde edo emanaldi garrantzitsutan: Jordi Savallek zuzenduriko Hesperion XXI, Le Concert des Nations eta La Capella Reial de Catalunya taldeetan; René Jacobsek zuzenduriko Concerto Vocale eta Akademie für Alte Musik taldeetan; Emmanuelle Haimek zuzenduriko Le Concert D’astrée emanaldian; Manfredo Kraemerrek zuzenduriko Baroque 21 Lab eta The Rare Fruits Council taldeetan; eta beste hainbatetan.

Kontzertuak eman ohi ditu mundu osoko jaialdietan eta Europako eta Amerikako areto garrantzitsuenetan: New Yorkeko Carnegie Hallen, Berlingo Konzerthausen, Parisko Champs Elysées aretoan, Mexikoko Culiacán Internacional Festivalen, Londresko Barbican Centerren, Mexiko Hiriko Nezahualcoyotl aretoan, La Habanako Leo Brouwer jaialdian…

www.solinis.com

https://www.facebook.com/euskalbarrokensemble/

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>