Abenduaren 17an egingo dugu Gabonetako kontzertua, arratsaldeko zortzietan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Bilbon. Aurten ere Patxi García Garmilla izango da gurekin: Zientzia Fakultateko geologoa da, eta, era berean, musika barrokoan espezializaturiko organista aditua. Hark zuzentzen duen Aula Boreal taldeak musika barrokoa joko du; etengabe ikertzen dute kontzertu eta argitalpenetan jasota dagen musika mota horren inguruan.
Egitaraua:
Salvador de Sancho Iturmendi (ca. 1687 – 1754) (*)
Te lucis ante terminum.
(1.oa osoak. Te lucis ereserkia, denbora metroaren gainean, eta “Inmanus tuas Dnê” bertsoak italiar erara. Ahots bakarra musika tresnekin eta 4ko erantzuna)
Baile de las Serenatas.
(Bakarka, binaka eta launaka bioliarekin, bioloiarekin eta besterekin, El Rossarioko Na Sa jaietarako, Medinaceli Hiribilduan, 1719. urtean)
Antonio Vivaldi (1678 – 1741)
Gloria
Domenico Bartolucci (1917 – 2013)
(Patxi García Garmillak egindako koru eta orkestra moldaketa)
Adeste fideles
(*) 2012an, Andrés de Algarabel y Arroyoren musika lanari buruzko monografia argitaratu zuen UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak. Musikari horren lanen kontzertuek izugarrizko arrakasta izan dute, bereziki Sorian. Hori dela eta, haren irakasle izandako Salvador de Sancho Iturmendiren (Medinaceli, ca. 1687 – Sigüenza, 1754) ekoizpenari heltzea erabaki dugu. Ia-ia Johann Sebastian Bachen garaikide izan zen, eta XVII. mendeko espainiar estiloaren eta XVIII. mendeko europazaleagoaren arteko musika landu zuen; alabaina, Medinaceli eta Sigüenza herrietan baino ez zituen eman kontzertuak. Osasun arazoak zirela eta, ezin izan zuen musikarik eta lanik egin bere bizitzako azken hamabi urteetan, baina, hala eta guztiz ere, korurako 63 erlijio lanez osaturiko ondare bikaina utzi digu. Lan horietako asko bi korutarako eta zortzi ahotsetarako dira, eta badaude musika tresnez lagundutako ahots bakarrerako obrak ere, hala gaztelaniazkoak nola latinezkoak.
Deje una respuesta