Archivos

Categorías

Manuel Estrada disenatzailearekin tailerra, Azaroak 10 eta 11, UPV/EHUn

Manuel beti dabil koaderno txiki bat altzoan duela; hantxe idazten ditu ideia guztiak, han marraztu, ebaki eta itsasten ditu bere diseinu kontzeptuak askotariko materialekin. Sormenaren egintza iheskorra baita, unean bertan atzitu beharrekoa.
Manuel Estrada disenatzaileak  El cuaderno de trabajo. Un «hub» para la actividad de diseño garatuko duen tailerra dugu.

Fuente: Estrada Design

Fuente: Estrada Design

NonBizkaia Aretoa UPV/EHU, Bilbao
Noiz. 2015.eko Azaroaren 10 eta 11
Ordutegia
: 09:30-14:00 / 16:00-19:00
Prezioa: Doan

Egin beharko dena: lan koadernoa garatu, ideiak, hausnarketak eta marrazkiak eginez, beti ere Bilbori buruz izango diren bi proiekturekin lotuta. Diseinu kontzeptua garatuko da. Bilbao Bizkaia Design Week astean izango diren ekitaldietako bat izango da hau,  izatez UPV/EHUn diseinu grafikoaren                                                                                                            zabalkuntzarako EHUdiseinuaren Campusa lan-ekimenarekin batera.

Fuente/ Iturria: EHUkultura

Fuente/ Iturria: EHUkultura

[*Pertsona gutxirentzat lekua izango da, beraz mesedez kontutan izan baldintza hauek]:

 

  • INSKRIPZIOA egiteko idatzi honetara tipografia@ehu.eus datu hauek emanez:

Izen-Abizenak / Lanbidea edo Titulazioa/Helbidea/ Eposta / Telefonoa / curriculuma (gehienez jota 300 karaktere espazio eta guzti), egindako ikasketak, esperientzia, erreferentziazko webgunea, egungo egoera, eta interesak bertan aipatuz.

  • azaroak 4: tailerrean izena emateko azken eguna
  • azaroak 5: eskatzaileei erantzungo zaie

 

+INFO 

www.ehu.eus/ehukultura-bizkaia
“DISEINU PENTSAMENDUAREN ARRASTOA. MANUEL ESTRADAREN KOADERNOAK” lanak diseinatzailearen lanik pertsonal eta ezezagunena biltzen du. Estradaren koadernoak testuaren eta ikusmenaren bidez adierazitako pentsamenduaren erregistroak dira, baita euskarri bat ere oroimena kanporatzeko, ideien eta informazioaren artxibategi bat, eguneroko inspirazioarentzako eta egunkari pertsonal batentzako lekua. Gogoetarako gune bat, azken batean, diseinatzaileari bere hastapeneko ideiak, azaleratzen zaizkion ideiak irudikatzen uzten diona. Erakusketa honek Manuel Estradaren diseinu pentsamenduaren arrastoak aditzera ematen ditu. Azaroak 16an hitzaldia emango du Estrada jaunak eta bertan lekua hartzea komeni denez, eman izena hemen.
[Sonia Díaz / Gabriel Martínez
Erakusketako komisarioak]

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>