Vanguardia y tradición, “Dantzaldi ibiltaria” a partir del 5 de Octubre todos los lunes en Bizkaia Aretoa (Bilbao, Abandoibarra, 3 ) . Los cursos de danza tradicional vasca, una de las actividades de @EHUkultura, se celebrarán en Bilbao, todos los lunes entre octubre y junio y tendrán su reconocimiento en créditos para el alumnado, según la Normativa vigente (Capítulo II, artículo 11). [Para apuntarte haz click AQUì.]
¿Te atreves a probar una metodología innovadora para bailar y practicar euskera?
Carmelo Garitaonandia Bizkaiko Campuseko Errektoreordearekin AIKO Taldeak sinaturiko akordioari esker, Euskal Herrian zehar izaten diren erromerietako euskal dantzak ikasteko aukera dugu Bilbon, Sabin Bikandi 2015ean MAX sariduna den Etnomusikologiaz adituarekin.Proiektu honi “Dantzaldi Ibiltaria” deitu diogu, herri kulturan, abangoardia eta tradizinioa , bidean dantzan eginez gauzatzen delako.
UPV/EHU barruko ikasleek eta bertako behargineek aparteko matrikula dute [eta trukean kreditu bat lor dezakete astelehenetan kultur-jarduera honetan parte hartzeagatik], baina kaleko edozein apuntatu daiteke. Zabalik dugun proiektua da eta Euskal Herriko Unibertsitatean urte beteko esperientzia ederra izan da: dantzez gain, euskal abestien saioak, umeekin lantzeko kantak eta erritmoak ikasi ditugu. UPV/EHUren Uda Ikastaroa ere landu genuen “Tradegin: Tradiziozko Dantza garaikidea egin”eta Arratiako Areatzako plazara eraman genituen matrikulatu ziren 80 ikasleak.
2015.eko oraingo ikasturte hasieran, Irailaren 24an eta 25ean, Erasmus ikasle berriekin dantza saio berezia landu zen Basque Culture, Language and Media ikasgaiaren barruan.
Udazkena hasi da eta dantza gehiago ikasteko aukera dugu Bilbon, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra,3). Bi txanda daude, arratsaldeko 18.00etan oinarrizko formazioa eta ondoren, 19:30etan, hurrengoko txandan, dantzagunea, apur bat gehiago dakiten ikasleentzat.
Urriko saioak doanez dira (Urriaren 12an ez dago saiorik).
Ikustera baino ez bada, etorri zaitez!
DANTZALDI IBILTARIA proiektua UPV/EHUn (Bilboko Bizkaia Aretoan)
-Oinarrizkoa: 18:00-19:30
-Dantzagunea: 19:30-21:00
+INFO:
http://www.ehu.eus/ehukultura-bizkaia
http://aikotaldea.eus
Deje una respuesta