Archivos

Categorías

Kulunkaz tailerra: haur kantak eta jolas kantatuak UPV/EHUn

KULUNKAZ

Zer landuko da? Euskal haur-kantak eta jolas kantatuak: laztantzekoak, atzamar-eskuekin egitekoak, kontatzekoak, kateatuak, logikaz jabetzeko eta memoria lantzekoak, pultsua eta erritmoa lantzekoak, psikomotrizitatea lantzekoak, …

Haur_kantu_jokoen_tailerra_960_WEBIkastaroaren azalpena:

Haurra, jaioberria denetik, berezko potentzialarekin jaiotzen da. Herri kantu, dantza eta jolasen bitartez bakoitzaren potentzial horri etekina atera ahal izango diogu; ahalmen kognitiboa, fisikoa, emozionala eta soziala lantzeko aukera izango dugu, eta herri ondareko kantu eta jolasen bitartez identitatearen transmisioa indartuko dugu. Bakoitzaren garapen erritmoa errespetatuta, ingurua esploratzeko trebetasunak eta abileziak modu naturalean bereganatuko ditu eta, bere autoestimua eta iniziatiba indartu.

 

Era berean, jolas eta abestien bidez seme-alaben euskara aberasten lagunduko diegu. Ikastaro hau UPV/EHUko Bizkaiko Errektoreordetzak Aiko Taldearekin sinaturiko akordioaren barruan garatzen da.

Tailerraren arduraduna

Itsaso Arrieta Goiri : Euskal kanten irakaslea eta bereziki haur kantetan aditua. Haurtzaindegietako eta eskoletako  hezitzaileen irakaslea urte askoan. Haur kantak biltzen eta ikertzen aritu izan da eta zenbait  argitalpenen arduraduna eta aholkularia. Azken urteetan, kanta tradizionalen ikastaroak ematen dabil eta kantuarekin lotutako hainbat ekintza kulturaletan parte hartu du.

Norentzat: Guraso, hezitzaile, irakasle… eta nahi duen heldu orori zuzendua.

Data: Larunbata, martxoak 28

Lekua: Bizkaia Aretoa UPV/EHU (Abandoibarra 3, Bilbo. Tranbia-geralekua: Guggenheim)

Ordua: 12:00etatik 13:30etara (ordu eta erdiko iraupena, gutxi gorabehera)

Prezioa: 10€

Izen-ematea: 634 423 539 telefonoan izen abizenak eman

Plaza kopuru mugatua (izen-emateen hurrenkeran)

 

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>