Abenduak 2
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEKO PARANINFOAN (Leioan):
11:30etan: Jon Zarate, UPV/EHUko Euskararen arloko errektoreordearen agiria.
12:00etan: “Bi arreba” ekitaldi poetikoa, Andoni Egaña bertsotan eta Xabier Lizaso pianoan.
Ondoren, Jon Kortazar literatura irakaslearen eta bere ikasleen parte-hartzea Harkaitz Cano idazlearen poesiak errezitatzen (Fréderic Chopin-en musikariaren “Nocturnos/ Gauekoak” konposaketaren ildotik).
Abenduak 3
BIZKAIA ARETOAN (Bilbon, Abandoibarra 3):
19:30etan: Gure Sor Lekua (1956) soinurik bako filmaren pantailaratzea, zuzeneko musikarekin. Ikusi hemen informazio gehiago.
GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEAN:
12:00etan – @Euskomorfosia eta #Kalapitxixatuhadi kontzeptuen harira, ikasleek bultzatutako ekimen bereziak Campus osoan zabaltzeko.
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEKO PARANINFOAN (Leioan):
12:00etan: “Fusioaren bidezko energia. ITER proiektua”. Fernando Plazaola Ikerkuntza Errektoreordearen hitzaldia. Mahai-ingurua ikertzaile euskaldunekin.
OSTALARITZA ESKOLAN (Leioan):
13:00etan: Euskal-bazkaria Leioako ostalaritza eskolan musikaz alaituta. Gastronomiaz gozatzeko, porrusalda eta makailua pil-pil saltsarekin eta bizkaitar saltsarekin prestatuko dituzte Ostalaitzako ikasleek eta irakasleek.
14:00etan: Euskarazko leloaz lehiaketaren sari-banaketa.
MEATZEEN ETA HERRI LANEN ITUEn:
18:00etan – Hitzaldia: “Gaur egungo anabasa energetikoari alternatiba”.
Deje una respuesta