Archivos

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Monzon – Ganuza Saria 2024

3.500€rekin ordainduko zaio aukeratutako egileari saria izateko erosiko zaion bere artelana

2021ean, Telesforo Monzonen heriotzaren 40 urteurrenean, berak eta Josefa Ganuzak bezala, bere bizitzaren ardatz Euskal Herria, euskara eta euskal kultura izan duten herritarrak omentzeko saria jarri zuten abian Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak elkarlanean.

Monzon-Ganuza sariaren bidez Euskal Herriari, bere kultura, hizkuntza, historia eta etorkizunari bizitza osoko lana eskaini dioten herritarrak omendu nahi dira.

Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei Saria sinbolikoa izan ohi da: obra artistiko bat, edozein dela ere eremu edo esparru artistiko (eskultura, margoa, argazkia,  ikus entzunekoa,….).

Saria euskal artista berriak sustatzeko erabiltzen da ere.

Urtero artista berri bati eskainiko zaio saria diseinatzeko  aukera edo aurretik egina duen bat emateko aukera, horrela saria bera euskal artista berrien sustapenerako ekimen bihurtuko delarik. Modu horretan belaunaldien arteko zubi lana eraiki nahi da.

Saria aukeratzeko Bergarako Udalak eta Olaso Dorrea Fundazioak  artista proposamena egiteko hiru aditu artistiko izendatu dituzte. Horiek izango dira proposamena/k egingo dituztenak.

Aditu artistikoak:

– Karlos Galarraga (Bergarako Beart arte elkarteko kidea)

– Jesus Mari Lazkano (margolaria)

– Mikel Lertxundi (arte historialaria eta komisarioa)

Aurreko urteetako artista aukeratuak: 

Zaloa Ipiña (2021) 

Laida Lertxundi (2022)

Iker Serrano (2023)

 

Bidali zure ibilbide artistikoa eta obra bilduma azaltzen duen dosierra helbide honetara 2022ko abenduaren 31a baino lehen:

fundazioa@olasodorrea.eus

____

INFORMAZIO GUZTIA:

www.olasodorrea.eus

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>