Joan Mari Torrealdai Beka kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzeko sortu da, bereziki Joan Mari Torrealdaik jorratu izan dituen esparru nagusietan. 2022ko lehen edizio honetan, Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak deialdia egin dute hemen zehazten diren oinarriekin:
2022ko beka deialdiaren gaia “Euskara eta kultura gaurko eta biharko gizartean” izango da. Galdera eta gogoeta horiei heltzeko, euskarazko edozein kultur adierazpide erabil daiteke: eduki digitalen sorkuntza, arte plastikoak, literatura, zinemagintza, bertsolaritza, liburugintza… Era berean, hurbilpena ere irekia izango da: iker litezke, adibidez, sortzaileen nahiz hartzaileen jarrerak, sektoreen eta esparruen antolaketa moduak, arloetan dauden eztabaidak edo beste edozein ertz. Deialdia oinarritzen duena aurrez aipatutako izpiritua izango da, beraz: egoeraren irakurketak egitea etorkizunerako irakaspenei eta bideei buruz gogoeta egiteko.
Oinarriak HEMEN
Deje una respuesta