Categorías

Archivos

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Laguntza

Views: 384

ehufera WordPress teknologian oinarrituta dago. Erabilerraza da eta oso hedatuta dago munduan zehar. Arazoak izanez gero, dokumentazio eta laguntza asko dago hainbat web orrialdetan:

Orrialde honen helburua da ehusferako erabiltzaileen zalantza eta arazoei erantzuna ematea. Pixkanaka-pixkanaka maiz egindako galderen erantzun sorta osatzen saiatuko gara.

Laguntza behar izanez gero, CAUrekin harremanetan jarri zaitezke.

F.A.Q. (maiz egindako galderak)

  1. Bloga garatzen den bitartean, ba al dago aukerarik ezkutatzeko? Izugarri bertigoa ematen baitu
  2. Bloga aktibatu didate eta kudeatzeko helbide bat daukat, baina ez dakit nondik hasi … zelan idatziko dut lehen “bidalketa”?
  3. Lau lankideren artean kudeatu eta elikatu nahi dugu bloga. Zer egin behar dugu?
  4. Bisitarien estatistikak ikusterik ba al dugu nolabait?
  5. Irakasle gehiagok gehitu nahi izan dute blogaren kontu honetara, baina ez dakite euskaraz. Posible litzateke bloga erdaraz izateko aldatzea?
  6. Erabiltzaile batzuen ondoan bere irudi pertsonalizatua agertzen da. Zelan egin dezaket nire irudia ere ager daiten?
  7. Bidalketa berri bat argitaratzerakoan “Zirriborro automatikoa” esaldia ikusten da nik jarritako izenburuaren ordez
  8. Blogean zehar Facebook eta Twitterreko ikono txikiak agertzen zaizkit. Nola kendu ahal ditut?

1. Bloga garatzen den bitartean, ba al dago aukerarik ezkutatzeko? Izugarri bertigoa ematen baitu

Edukiak garatzen diren bitartean argitaratu gabe utz daitezke modu desberdinetan. Bai orrialdeak, bai bidalketak idazterakoan, goiko eskumako partean hiru aukera daude:

  • Egoera
  • Ikusgarritasuna
  • Noiz argitaratua

Hiru aukera hauekin modu desberdinetan jolastu daiteke. Eduki bat idazten hasi bagara, baina oraindik bukatuta ez badago, zirriborro bezala gorde dezakegu etorkizunerako (egoera). Eduki hau ez da publikoa izango.

Bestetik momentuz eduki pribatua izatea nahi badugu, ikusgarritasun pribatua ezarri ahal zaio (ikusgarritasuna). Modu horretan autoreak baino ezin izango du edukia ikusi.

Bukatzeko, eduki bat etorkizuneko data batean argitaratu dezakegu (noiz argitaratua). Honek esan nahi du data hori heldu arte ez dela publikoa izango.

2. zelan idatziko dut lehen “bidalketa“?

Bloga kudeatzeko arbelean zaudela, ezkerreko menuan Bidalketak atala daukagu. Klik egin eta bloga sortu berri dagoenez, Bidalketa bakarra ikusiko duzu: “Kaixo Mundua!”. Testu hau, bloga automatikoki sortzean, ongi etorria emateko sortu da. Inolako problemarik gabe ezabatu daiteke. Bidalketa berri bat sortzeko, Bidalketak menuaren azpian, Add New azpimenuan klikatu eta idazteko formulario bat ikusiko dugu. Izenburua, testua eta aukera ezberdinak bete ondoren Argitaratu botoian klik egiten badugu, automatikoki idatzitakoa blogean argitaratuko da.

3. Lau lankideren artean kudeatu eta elikatu nahi dugu bloga. Zer egin behar dugu?

Bloga kudeatzeko Arbelean, ezkerreko menuan, Erabiltzaileak atalean, Add User aukeratu:

  • Username eremuan, gehitu nahi dugun erabiltzailearen ldap izena idatzi behar dugu (bczpipim motatakoa).
  • Eginkizuna eremuan, blogean zelako ardura izango duen zehaztuko dugu (Administratzailea, Editorea, etabar)

Gehitu erabiltzailea botoian klik egin eta automatikoki erabiltzaile horrek baimenak izango ditu gure blogean.

4. Bisitarien estatistikak ikusterik ba al dugu nolabait?

ehusferak dauzkan bisitarien datuak Google Analytics kontu baten bidez kudeatzen dira.

Datu hauek biltzen dituzten txostenak edo datuetarako sarbidea Komunikazio Bulegoaren Web Atalari eskatu behar zaizkio: web@ehu.eus

5. Irakasle gehiagok gehitu nahi izan dute blogaren kontu honetara, baina ez dakite euskaraz. Posible litzateke bloga erdaraz izateko aldatzea?

Blogaren interfazearen hizkuntza aldatzea erreza da. Bloga kudeatzeko arbelean,  Ezarpenak menuan, Orokorra aukeratu. Blog language eremuan blogaren hizkuntza aldatu daiteke.

6. Erabiltzaile batzuen ondoan bere irudi pertsonalizatua agertzen da. Zelan egin dezaket nire irudia ere ager daiten?

WordPress blog plataformak, eta bide batez gure ehusfera honek, erabiltzaileen irudiak erakusteko Gravatar web zerbitzua erabiltzen du. Gravatar.com web zerbitzu honetan posta elektroniko helbide bat irudi batekin lotzen da. Hainbat webgunetan, erabiltzaile baten Avatarra erakutsi nahi denean, Gravatar.comi galdetzen zaio. Modu honetan Avatarrak leku zentralizatu batean kudeatzen dira. Gure Avatarra modu erraz batean izateko:

  1. Joan http://www.gravatar.com/ web gunera
  2. Get your Gravatar today botoian klik egin
  3. eposta helbidea idatzi eta Signup botoian klik egin
  4. Mezu bat jasoko dugu gure eposta helbidean. Mezuan agertzen den helbidean klik eginda kontua konfirmatu
  5. Formulario baten bidez gure irudia zerbitzarira igo

7. Bidalketa berri bat argitaratzerakoan “Zirriborro automatikoa” esaldia ikusten da nik jarritako izenburuaren ordez

Atahualpa itxura erabiltzen duten blogetan gertatzen da. Bidalketa berri bat sortzerakoan, Atahualpa Bidalketen Aukerak atalean (bidalketaren beheko partean) Body Title Single Pages eta Body Title Multi Post Pages eremuetan Zirriborro automatikoa testua agertzen da lehenetsita. Honen ordez bi eremu horietan gure bidalketaren izenburua kopiatu behar dugu.

8. Blogean zehar Facebook eta Twitterreko ikono txikiak agertzen zaizkit. Nola kendu ahal ditut?

Tweetmeme eta Like pluginen instalazioaren eraginez, blogen idatzietan Facebookeko “Atsegin dut” ikonoa eta Twiterren retwiteatzeko ikonoak agertzen dira. Ikono hauek kentzeko, bakoitzak bere blogaren arbelean plugin hauen konfigurazioa aldatu dezake.

Twiterren kasuan, Arbeleko ezkerreko menuaren azken sarrera TweetMeme izena du. Horretan klik egin eta Enable jartzen duen tokian “No” aukeratzen badugu, “Gorde Aldaketak” botoian klik egitean Twitterreko ikonotxoak gure idatzietatik desagertuko dira.

Facebooken ikonotxoak non agertzen diren kudeatzeko, Arbeleko ezkerreko menuaren Ezarpenak atalean, Like azpiatalean klik egin behar dugu. Orrialde horretan, Position atalean, ikonotxoak non agertuko diren zehazten dugu. Ikonoak desagertzea nahi izanez gero, “Show at …” guztiak ezgaitu eta “Gorde Aldaketak” botoian klik egitean Facebookeko ikonotxoak gure idatzietatik desagertuko dira.