Honi buruz

Blog honetan ehusfera plataforma honen instalazioa, konfigurazioa, mantentze eta erabiltzearen ingurukoak idatziko ditugu.

WordPress 3.1.2 segurtasun eguneraketa

Gaur eguerdian ehusfera WordPress 3.1.2 bertsioarekin eguneratu egin dugu. Eguneraketa honek segurtasun arazo bat konpontzen du:

http://wordpress.org/news/2011/04/wordpress-3-1-2/

WordPress 3.1 eguneraketa

Gaur ehusfera WordPressek argitaratutako azken bertsiora eguneratu egin dugu: WordPress 3.1 Hauxe da WordPress.org-ek argitaratu duen oharra:

http://wordpress.org/news/2011/02/threeone/

Aldaketa gutxi daude, baina hauen artean aipagarriena hauxe da; oraindik aurrera, ehusferan saioa hasita dutenek kudeaketa-barra berri bat ikusiko dute nabigatzailearen goiko partean. Barra honen bidez, blogarekin egin daitezkeen hainbat gauza eskura izango ditugu.

[…]

WordPress 3.0.5 eguneraketa

ehusfera martxan egoteko beharrezkoa den Worpress softwarea eguneratu egin dugu gaur goizean. Eguneraketa txikia da, gehienbat segurtasun arazo txiki batzuk konpontzeko. Hauxe da Worpressek argitaratu duen oharra:

http://wordpress.org/news/2011/02/wordpress-3-0-5/

WordPress 3.0.4 eguneraketa

Gaur eguerdiko 12:30tan ehusfera martxan egoteko beharrezkoa duen aplikazioa eguneratu egin dugu.

Worpress azken bertsio egonkorrera eguneratu egin dugu: WordPress 3.0.4

Bertsio berri honekin datozen berrikuntza nabarienak sistemaren aldetik datoz. Erabiltzaileak ez du gauza berri askorik nabarituko, menuen kudeaketa berriaz aparte, baina sistemaren partetik aplikazioa finago ibiliko da guztion hoberako.

Bideoak sartzen bidalketa batean

Erabiltzaile batek eskatuta, bidalketa batean bideoak modu erraz batean sartzeko plugin bat instalatu dugu: Viper’s Video Quicktags.

[…]