Honi buruz

Blog honetan ehusfera plataforma honen instalazioa, konfigurazioa, mantentze eta erabiltzearen ingurukoak idatziko ditugu.

Slideshare aurkezpenak gure blogaren bidalketetan

Slideshare ordenagailuarekin egindako aurkezpenak online konpartitzeko aukera ematen digun zerbitzua da. OpenOffice Presentation, Apple Keynote edo Microsoft Office PowerPoint programekin egindako aurkezpenak, Slideshare zerbitzarira igo eta munduarekin konpartitzeko ahalmena dugu.

[…]

WordPress-mu 2.8.5 segurtasun eguneraketa

Gaur goizean ehusfera honen atzean dagoen aplikazioari (WordPress-mu) azken segurtasun eguneraketa aplikatu diogu:

http://wordpress.org/development/2009/10/wordpress-2-8-5-hardening-release/

Horrez gain instalatuta dauzkagun bi plugin ere eguneratu egin dira: ldap zerbitzariarekin integrazioa lortzeko WPMU ldap eta blogen estatistikak jasotzeko WordPress.com Stats.

Bideoak sartzen bidalketa batean

Erabiltzaile batek eskatuta, bidalketa batean bideoak modu erraz batean sartzeko plugin bat instalatu dugu: Viper’s Video Quicktags.

[…]