Honi buruz

Blog honetan ehusfera plataforma honen instalazioa, konfigurazioa, mantentze eta erabiltzearen ingurukoak idatziko ditugu.

Avatarrak WordPressen

Hainbat webguneetan erabiltzaile baten izenaren ondoan iruditxo bat ikusten dugu. Irudi horrek erabiltzailea identifikatzen du modu grafiko batean eta Avatar izenarekin ezagutzen da.

WordPress blog plataformak, eta bide batez gure ehusfera honek, erabiltzaileen irudiak erakusteko Gravatar web zerbitzua erabiltzen du. Gravatar.com web zerbitzu honetan posta elektroniko helbide bat irudi batekin lotzen da. Hainbat webgunetan, erabiltzaile baten Avatarra erakutsi nahi denean, Gravatar.comi galdetzen zaio. Modu honetan Avatarrak leku zentralizatu batean kudeatzen dira.

Zelan izan dezakegu gure Avatarra modu erraz batean?

  1. Joan http://www.gravatar.com/ web gunera
  2. Get your Gravatar today botoian klik egin
  3. eposta helbidea idatzi eta Signup botoian klik egin
  4. Mezu bat jasoko dugu gure eposta helbidean. Mezuan agertzen den helbidean klik eginda kontua konfirmatu
  5. Formulario baten bidez gure irudia zerbitzarira igo

[wpvideo UyDfmflZ]

Iruzkin bat honentzako: Avatarrak WordPressen

Erantzuna idatzi