Honi buruz

Blog honetan ehusfera plataforma honen instalazioa, konfigurazioa, mantentze eta erabiltzearen ingurukoak idatziko ditugu.

Gravatar eta ehu.eus domeinu berria

lehenetsitako gravatar irudia

Orain dela urte batzuk Avatarrak WordPressen izeneko bidalketan, gure erabiltzaile izenaren ondoan agertzen den iruditxoa zelan aldatu daitekeen azaldu genuen. Ordutik ehusferako erabiltzaile askok lotu izan dute euren unibertsitateko email helbidea gravatar zerbitzuarekin.

2015eko urtarriletik aurrera, gure email helbideak aldatu egin dira @ehu.eus domeinu berrira. Aldaketa horrek gravatar zerbitzuan eragina izan du, helbide berriak ez baitaude zerbitzuarekin lotuta. Hori dela eta, azken egunotan argitaratutako edukien ondoan ez da gure avatartxoa ikusi.

Konponbidea erreza da: gravatar.com web orrira joan, gure erabiltzailearekin saioa hasi eta email helbide berria erantsi, oraingoan ehu.eus domeinuarekin. Laster, helbidea konfirmatzeko mezua jasoko dugu gure postontzian.

7 iruzkin honentzako: Gravatar eta ehu.eus domeinu berria

  • arratsalde on Ibon,
    Gravatarraren e-maila .eus domeinura iristen da, baina baieztatzerakoan domeinua ez duela onartzen jartzen du. beraz, neuk egindako trukotxoa .es domeinu zaharra erabiltzea izan da.

  • Behintza helbide zaharra erabiltzen det beste perstonen post-ak iruzkintzeko. baina grabatarra -eus domeinuan ezin da baieztatu, hona hemen neure grabatarreko (hainat urte daramat erabiltzen) profilean jarritako mezua
    http://oi57.tinypic.com/2liiiq1.jpg

  • Ibon Igartua

    Kaixo Alazne:

    Nik bere garaian arazorik gabe gehitu ahal izan nuen ehu.eus helbidea eta baieztatu ere. Ez dakit zein izan daitekeen arazoa. Badaezpada, probatu ezazu egun batzuk barru.

  • GORKA BUENO MENDIETA

    Kaixo Ibon,
    Aldatu nahi dut aurkibidean agertzen den nire blog-aren (neurgai) Gravatarra. Nola egin daiteke?
    Eskerrik asko,
    Gorka

  • Ibon Igartua

    Kaixo Gorka:

    Aurkibidean ikusten diren iruditxoak blogaren arduradunaren email helbidearekin lotutako gravatarrak dira. Zure kasuan, idatzi honetan azaldutakoa jarraitu dezakezu:

    http://www.ehu.eus/ehusfera/kudeatzen/2009/12/02/avatarrak-wordpressen/

    (posta helbide korporatiboarekin alta eman gravatarren eta helbide horri nahi duzun iruditxoa lotu)

  • Ibon Igartua

    Gravatarren alta ematean arazoa izanez gero (posta helbidea konfirmatzerakoan) abisatu mesedez. Jakin izan dugu (Alaznek abisatuta) gravatar.com-etik gure posta zerbitzarietara mezuak bidaltzerakoan arazoak izan direla.

  • Orain primeran dijo Ibon. Nere e-mail kontu guztiak, eu-koa barne gravatar berdinarekin. XD

Erantzuna idatzi