Honi buruz

Blog honetan ehusfera plataforma honen instalazioa, konfigurazioa, mantentze eta erabiltzearen ingurukoak idatziko ditugu.

WordPress-mu eguneratzen

Web aplikazioak, eta bereziki oso ezagunak diren web aplikazioak, segurtasunagatik  eguneratuak mantendu behar dira. Blog honen kasuan, orain dela hilabete bat instalazioa egin genuela, Worpress 2.7.1 bertsioarekin.

Gaur WordPressen azken bertsioa bilatzean, 2.8.2-a dela ikusi dugu (hori bai arintasuna bertsioak eguneratzen!)

Eguneraketak egiteko protokolo bat zehaztu dugu. Horren laburpentxo bat egingo dut hemen:

– Alde batetik garrantzitsua da ateratzen diren eguneraketen berri izatea. Modurik errazena WordPressen garatzaileentzako blogak duen RSS jarioa jarraitzea da: http://wordpress.org/development/feed/

– Behin eguneraketa baten berri dugula, eguneraketa instalatzea erabakitzen badugu ondorengo pausuak jarraituko ditugu:

Blogen erabiltzaileak abisatu, eguneraketa noiz egingo den esaten. Normalean eguneraketak minutu gutxi batzuetako etena suposatuko du, baina hobe erabiltzaileak abisatzea.

Blogaren fitxategien eta datu basearen segurtasun kopia egin. Eguneraketa gaizki badoa, atzera egiteko modurik errazena da.

Azken bertsioa deskargatu eta azpikarpeta berri batean deskonprimatzen dugu (ehusfera.berria adibidez)

Hizkuntza fitxategien azken bertsioa deskargatu eta karpeta berri horretan utzi.

Instalatuta dauzkagun pluginen azken bertsioak ere deskargatuko ditugu, eta karpeta berri horretan utzi.

Zerbitzua gelditu baino lehen pluginak kudeaketa paneletik desgaitzen ditugu.

Zerbitzua gelditu. Modurik errazena karpetaren izena aldatzea (ehusfera.zaharra adibidez). Momentu honetan bi karpeta izango ditugu, bata instalazio zaharrarekin eta bestea instalazio berriarekin, baina ez bata, ez bestea ez dira erabilgarriak.

Instalazio zaharretik berrira fitxategi hauek kopiatu behar dira:

– wp-content karpeta osoa

– erroan dauden wp-config.php,  .htaccess eta wpmu-settings.php

Behin fitxategiak kopiatu direla, ehusfera.berria karpetari izena aldatu eta ehusfera moduan utzi.

Orain blogaren kudeaketa arbelera sartu eta “Site admin -> Upgrade” atalean, Upgrade site aukeratzen dugu. Modu honetan, instalatutako blog guztietarako eguneraketa scripta abiarazten dugu, datu-basean egin beharreko aldaketak automatikoki egin daitezen.

Pluginak berriro aktibatzea falta zaigu.

Bukatzeko, dena martxan dagoela ziurtatu, eta arazorik egonez gero, gogoratu beti atzera egiteko aukera izango dugula, hasieran egindako segurtasun kopia berreskuratzen.

Erreferentzia moduan:
* http://codex.wordpress.org/Upgrading_WPMU
* http://codex.wordpress.org/Upgrading_WordPress
* http://codex.wordpress.org/Upgrading_WordPress_Extended

Erantzuna idatzi