Hizkuntzen didaktikan arazo larri bat dugu testu-moten kontuarekin. Komunikazio gaitasunaren ikuspegian lantzen ari garela diogu, baina segitzen dugu irakats-jarduerak testu-motaren arabera antolatzen.
Adibidez, erabaki dugu klasean testu argumentatiboak erabiltzea. Orduan, ikasleei irakasten zaie nola eratzen diren testu argumentatiboak, adibide batzuk ematen zaizkie eta gero eskatzen zaie testu argumentatibo bat eratzeko. Sekuentzia […]