Ikasle “bereziak” ikasgela barruan ala ikasgelatik kanpo?

Hementxe gabiltza, berriz ere, Eusko Jaurlaritzako Prest Gara programan “Hizkuntzen irakaskuntza ingurune kulturanitzetan” ikastaroan lanean, eta partaide batek dilema bat planteatu du: euskaraz ez dakiten ikasleak ikasgelatik atera behar dira, euskara lantzeko?

Estrasburgeko eskola bat – El País egunkaria

Dilema honen atzean, segregazioa ezkutatzen da. Euskal Herrian hau ohikoa dela esan izan dudanean, […]

Ahozkotasuna eskolan

Ahozkotasuna gauzak ahoz esatearekin nahasten da, eta ez da gauza bera. Ahozkotasuna eskolan lantzeko, lehenik eta behin jakin beharko dugu ze inplikatzen duen ahozkotasunak, zein diren ahozkotasunaren oinarrizko mekanismoak eta nola sortzen den ahozkotasun hori.

Rudy MOSTACEROren arabera (2004), ahozkotasunak maila hirukoitza du aldi berean: hizkuntzaren maila, maila paralinguistikoa eta maila semiotiko-kulturala, eta hortaz, ahozko […]

Zertarako irakatsi hizkuntza, ze hizkuntza eta nola?

Hizkuntzaren didaktikaren jakintza-eremuan espezialista omen naiz eta… hainbeste urtetan metodologietan mugitu ondoren, neure amarruan erorita nengoela konturatu nintzen duela urte gutxi, tesian harrapatuta nengoelarik Javier Encina ilusionista sozialarekin topatu nintzenean.

Argiope anasuja – Wikipedia

Didaktikaren arazoa da NOLA galderan zentratzen dela, baina ez da zalantzan jartzen ZER eta ZERTARAKO, horregatik NOLA desberdin asko asmatu […]

Ikuspegi estrukturalistatik ikuspegi dialektikorako jauzia hizkuntzen didaktikan

Barka hizkuntzen didaktikan adituak zaretenok blog-sarrera honetan egingo dudan sintesi sintetikoagatik. Nire asmoa ez da jakintza-eremu honetan egin den ibilbide historikoa sinplifikatzea, eztabaida kokatzea baizik.

Hizkuntzen irakaskuntzan azken 50 urteotan hainbat metodologia esperimentatu bada ere, metodologia horien atzean dauden ikuspegiak ez dira horrenbeste aldatu. Gaur egun, bi ikuspegi dabiltza lehian edo elkarrekin batera: ikuspegi gramatikala […]

Zer da, baina, kultura?

Laster sartuko gara bete-betean “Hizkuntzen irakaskuntza testuinguru kulturanitzetan” irakasleen formazioko prest_gara ikastaroan, eta deigarria da nola gehitu zaien “testuinguru kulturanitz” ‘abizena’ hizkuntzen irakaskuntzari lotutako formazio ikastaroei. Ez al dira testuinguru guztiak kulturanitzak? Ez al gara nahasten ari kultur aniztasuna eta jatorri geografikoko aniztasuna? Homogeneoak al dira ikasgelak beste herrialde batetik etorritako inor ez badago? Homogeneoak […]

Hizkuntzaren irakaskuntza ingurune kulturanitzetan II: Ahozkotasuna, konplexutasuna eta jabe-gabetzea

Sarrera hau 2016ko apirilaren 4tik maiatzaren 13ra bitartean Javier Encina eta biok ematen ari garen ikastaroaren bigarrena da. Lehen sarrera hemen irakur dezakezu.

AHOZKOTASUNA ETA IDATZIA

Zergatik uste dugu eskolaren irakasteko erak hizkuntza bera mugatzen duela? Eskolak Ordena eta Aurrerapena (Progresoa) du helburu, areago joz, esan daiteke eskola-sistema horretarako asmatua izan zela: gizartean Ordena eta […]

Hizkuntzaren irakaskuntza ingurune kulturanitzetan I: Beharrak eta asebetetzaileak

Aste honetan irakasleen formaziorako online ikastaro bat ematen hasi gara Javier Encina eta biok, Eusko Jaurlaritzaren formazio programaren barruan (prest_gara201516): Hizkuntzaren irakaskuntza ingurune kulturanitzetan. Lehen bi saioak aurrez aurrekoak izan dira eta maiatzaren 13ra bitartean bat/zeroen munduan segi beharko dugu.

Ikastaroko oinarrizko materialetako bat iaz argitaratutako liburuxka hauxe da:

Javier ENCINA, Ainhoa EZEIZA, Lide SALBARREDI […]

Prest_Gara 2015-2016: Hizkuntzen irakaskuntza ingurune kulturanitzetan

Dagoeneko zabalik da irakaskuntza arautuko irakasleei zuzendutako formazioaren bigarren eperako matrikula (irailaren 25a arte) eta aurten, hizkuntzen irakaskuntzari lotutako bi ikastaro proposatu ditugu, bata aurrez aurrekoa eta bestea online.

Hona programako katalogo osoa eta matrikulatzeko esteka:

PREST_GARA 2015-2016 laburpen-eskuorria (pdf) Ikastaro guztien liburua (pdf) Matrikulatzeko esteka

Eskaintzen ditugun bi ikastaroak izenburu berekoak dira:

Hizkuntzen irakaskuntza […]