Ahozko historiak bizikidetza lantzeko

Ikasgela kulturanitza dela diogunean, hainbatetan ikasgelan ari gara soilik pentsatzen, zer egin “nire ikasle kulturanitzekin”. Ikuspegia zabaltzen badugu, konturatuko gara eskolaren ingurune soziala dela kulturanitza. Ebidentea dirudi, baina eskolan ez gaude oso ohituta ingurunera begiratzen. Eskolaren ingurune soziala kulturanitza da eta horrek esan nahi du izugarrizko aberastasuna izateaz gain, kultura desberdinetako jendea posizio asimetrikoan dagoela, […]

BIDEO-FORUM apirilaren 13an

Ilusionista Sozialen Mintegia eratzeko topaketak hasteko, 2015eko apirilaren 13an, 16:00etatik 20:00etara, BIDEO-FORUM saioa izango dugu Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako 1.3 gelan.

Saioa Naiara LarraƱaga ikasleak koordinatuko du eta ideia da majisteritzan egiten ditugun bideoak konpartitzea eta bideo horietan oinarritutako eztabaidak piztea.

Zure bideoak partekatu nahi badituzu, bidali mezutxo bat gure epostara: ilusionistasozialak@gmail.com

AUPA GAZTE! […]

Ilusionismo soziala Magisteritzan, ezinezkoaren itxaropena…

Aurreko astean, Lehen Hezkuntza Graduko 3. mailako Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian talde batean gertatzen ari ziren hainbat kontu azaldu nituen, eta gaur zertzelada pare bat emango dut “Euskara, hezkuntzarako tresna” izeneko 4. mailako espezialitateko “Hizkuntza eta Teknologia: Baliabideak” irakasgaian gertatzen ari denaz.

[hementxe utziko dut pendiente aurreragorako eztabaida bat “hizkuntza tresna gisa” kontzeptuaren inguruan, zer pentsatu […]