Baloreak hezkuntzan, kolonizatzeko beste era bat?

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 25. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak baloreen gaia ekarri du, kontzeptu honen atzean ezkutatzen diren esanahiak azaleratzeko eta hezkuntzarekin duten loturaz hausnartzeko.

https://www.ivoox.com/baloreak-hezkuntzan-kolonizatzeko-beste-era-bat_md_66278259_wp_1.mp3

Audioa deskargatu

Hezkuntzaren eremuan, eta indar bereziki handiz, Lehen Hezkuntzan, baloreak landu behar direla azpimarratzen da behin eta berriz. Kasualitatez, balore horiek askotan sozialdemokraziaren ideologian oinarrituta daude eta burgesiaren […]

Ulermenezko irakurketa Lehen Hezkuntzan: hiru mito deseraikitzen

Datorren irailaren 3an, irakurketaren inguruko ikastaro bat ematen hasiko gara Prest Gara 2019/2020 programaren barruan: 756 – ULERMENEZKO IRAKURKETA LEHEN HEZKUNTZAN. Hori dela eta, Dulantziko Mitxoleta Libertarioen hainbat irratsaio argitaratzen joango gara gai honen inguruan, eta hemen, blog honetan, irratsaioaren gutxi gorabeherako transkripzioa gehituko dut. Horrela, nahi duenak irakurri eta nahi duenak entzun egin ahal […]

International Conference on Child Foreign Language Acquisition: Call for papers

Twitterreko @ASILIMorg eta @FURVMELE kontuen bidez jakin dut datorren urriaren 16 eta 17an Gasteizen izango dela Haurren Atzerriko Hizkuntzen Jabekuntzaren inguruko Nazioarteko Biltzarra, International Conference on Child Foreign Language Acquisition:

Batzarraren helburu nagusia da 4 eta 12 urte bitarteko haurrak zein zeregin komunikatiboren bitartez jabetzen diren atzerriko hizkuntzaz. Proposamen laburrak […]

Ataza bidezko ikaskuntza eta proiektuetan oinarritutakoa alderatzen Altzaga Ikastolan

Irudiaren iturria: @begoit Twitterren

Honako aurkezpena Erandioko Altzaga Ikastolan egindako bi orduko formazio-saio magistrala (ordubeteko bi saiotan), ataza bidezko ikaskuntza eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (PBL) metodologien berri emateko.

 

Bi metodologia hauen gakoak eman nahi izan dira aurkezpen honetan: ataza bidezko ikaskuntza mikro mailan lan egiteko, eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza modu globalean lan […]

Haurren munstroak: The Monster Engine

Beste sarrera pare bat prestatzen ari nintzen blogerako, baina hau ikusi eta hemen partekatzeko gogo bizia etorri zait.

 

 

Ideia oso xumea da eta aldi berean oso indartsua: Haurren irudiak hartu eta modu errealistan pintatzea (nik ez nuke esango errealista, beharbada “errealistagoa”…). Ideia Dave Devries-ena da, eta The Monster Engine izeneko bilduma atera […]