Paulo Freireri ikasturte honetan egin diogun omenaldi xumearen xehetasunak

ABIAPUNTUA

2021 urtean zehar, hainbat ekitaldi antolatu dira Paulo Freire pedagogo eta filosofoaren jaiotzaren 100. urteurrena ospatzeko, eta pentsatu nuen gure fakultatean ere urteurren honek sona eduki behar zuela, gure xumetasunean.

Inspirazio iturri nagusia Almeriako Unibertsitateko Teresa García Gómezen gonbitea izan zen, 2021eko martxo aldera Freireren kontzeptuak azalduko zituen liburu batean parte hartzea proposatu zigunean […]

Ikuspegi estrukturalistatik ikuspegi dialektikorako jauzia hizkuntzen didaktikan

Barka hizkuntzen didaktikan adituak zaretenok blog-sarrera honetan egingo dudan sintesi sintetikoagatik. Nire asmoa ez da jakintza-eremu honetan egin den ibilbide historikoa sinplifikatzea, eztabaida kokatzea baizik.

Hizkuntzen irakaskuntzan azken 50 urteotan hainbat metodologia esperimentatu bada ere, metodologia horien atzean dauden ikuspegiak ez dira horrenbeste aldatu. Gaur egun, bi ikuspegi dabiltza lehian edo elkarrekin batera: ikuspegi gramatikala […]

Idatzizko komunikazio gaitasunaren garapena eta elkarren arteko erregulazioa

Gaur (2015/11/10) Donostian egin dira XXII. Psikodidaktika Masterreko Jardunaldiak: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak. Bertan azaldu dut nire tesi proiektuko atal txiki bat, idatzizko komunikazio erreferentzialari lotutakoa.

Hona erabilitako aurkezpena, 10 minututan trinko-trinko kontatu beharreko kontua izan da!

[slideshare id=54963512&doc=aezeizadlosadaaurkezpenapsikodid2015-151110175005-lva1-app6891]

“Komunikazio akademikoaren testuinguruak eta alfabetatzea” Mintegia otsailaren 26an Sevillan

Sevillan egiten ari naizen ikerketa-egonaldia baliatuta, datorren otsailaren 26an, LEE-R (Laboratorio de evaluación de la escritura-Research) ikerketa-taldeak gonbidaturik, komunikazio gaitasun akademikoaren inguruan tesi-proiektuan egindako lana aurkezteko aukera izango dut:

LEE-R (Laboratorio de evaluación de la escritura-Research), Universidad de Sevilla

Seminario: “Contextos de comunicación académica y su alfabetización”

Sevilla, 2015eko otsailaren 26an, 17:30etan, 4. […]

Idatzizkoaren ebaluazioa

Idatzizko lanen ebaluazioan, idaztea zer den galdetu behar diogu geure buruari, nola interpretatzen dugun idazteko prozesua eta zein eredu edo teoria hartuko dugu kontuan. Horrez gain, pentsatu behar dugu zein den ebaluazioaren helburua, alegia, nolako informazioa erauzi nahi den ebaluazio horretatik, norentzat, zertarako…

Erabaki horiek nola hartu laguntzeko, gida ona da Sara Cushing-en liburu hau: […]

Bigarren hizkuntzen irakaskuntza: hurbilpen historikoa

Hizkuntzen irakaskuntzaren begirada historikoa egiteko, ez da beharrezkoa oso atzera joatea: XX. mendearen bigarren partetik hastea nahikoa izan daiteke gaur egungo didaktika zertan oinarritzen den ulertzeko.

Gaur dakardan liburua oso egokia da bigarren hizkuntzen eta atzerriko hizkuntzen didaktikaren nondik norako nagusiak ulertzeko. Ikuspegi historikoa baliatzen du proposamen didaktikoak azaleratzeko eta horregatik, oso aproposa izan daiteke […]