Ulermenezko irakurmena eta konplexutasuna

Zientzia esperimentaletan dagoeneko onartu da mundua ezin dela ikertu modu estrukturalistan (taxonomiak, prozedurak, metodologiak… erabiliz) eta alde batera utzi beharko genukeela Ordena eta Progresoaren ideia. Munduak ez du horrela funtzionatzen, eta are gutxiago gizakion buruak (inor animatuko balitz, honatx Edgar Morin-en bi liburu sarean deskargatzeko: Introducción al Pensamiento Complejo eta Los Siete Saberes Necesarios para […]

Ahozkotasuna ikuspegi dialektikotik abiatuta: FLV aurkezpena

2019ko martxoaren 6 eta 7an Fontes Linguae Vasconum 50. urteurreneko Oroipen Kongresua egin zen Iruñean, bertan hartu nuen parte Hizkuntzen Didaktika lan-taldean, ahozkotasunaren inguruko komunikazio batekin, hauxe lagungarri gisa erabili nuen aurkezpena:

[slideshare id=161266757&doc=flvaurkezpenaaezeiza-190805155638]

Eztabaida sutsua eragin zuen, batez ere tentsioa sortu zelako hizkuntzen irakaskuntzaren ingenieritza/arkitekturaren eta ikuspegi dialektikoaren artean. Gure ikerketa eta esperientziek erakutsi […]

Ikuspegi estrukturalistatik ikuspegi dialektikorako jauzia hizkuntzen didaktikan

Barka hizkuntzen didaktikan adituak zaretenok blog-sarrera honetan egingo dudan sintesi sintetikoagatik. Nire asmoa ez da jakintza-eremu honetan egin den ibilbide historikoa sinplifikatzea, eztabaida kokatzea baizik.

Hizkuntzen irakaskuntzan azken 50 urteotan hainbat metodologia esperimentatu bada ere, metodologia horien atzean dauden ikuspegiak ez dira horrenbeste aldatu. Gaur egun, bi ikuspegi dabiltza lehian edo elkarrekin batera: ikuspegi gramatikala […]