Castells ministroa: teknokrata hippiea eta bere plan neoliberalak unibertsitate publikoa desmuntatzeko

2020ko maiatzaren 28an, El Salto Diario egunkariko El Sacapuntas ikasle artean lantzen duten blogean, artikulu deigarri bat argitaratu zuten, hauxe izenburua:

El ministro Castells: el tecnócrata hippie y sus planes neoliberales para desmontar la Universidad pública

Lehenik eta behin, esan beharra dut testuko hainbat ideiarekin ez natorrela bat, baina interesgarria iruditu zait eztabaida zabaltzeko. Bitxia […]

Irakurmena eta IKTak

Gai hau oso zabala izanik, pentsatu dugu bi galderaren bueltan jorra dezakegula:

Zertan aldatu dituzte irakurtzeko moduak IKTek? Nola erabil ditzakegu IKTak irakurmenerako jarduera didaktikoak planteatzeko?

Arazo garrantzitsu bat dugu gure irakaskuntza-lana ikerketen laguntzaz gauzatu nahi dugunok: IKTek (oraindik) ez dute egonkortasun nahikorik ikerketen emaitzak iraunkorrak izateko. Adibidez, 2008an egindako txosten bateko emaitzak ez dira […]

IKTen eragina haurren garunean, ipuin kontalaritzaren aurrean

Gaur txio hau ikusi dut eta deigarria egin zait:

https://twitter.com/nabi_onandia/status/1163370914727243777

Gero, harian Iban Onaindiak ondo azaldu du ikerketa hau partziala dela, halakoekin beti erne ibili behar da, izenburuak askotan deigarriak direlako. Horregatik, artikulua deskargatu eta begiratu bat eman diot.

Artikulu honetako autoreek (Zivan, Bar, Jing, Hutton, Farah & Horowitz-Kraus, 2019) alderaketa bat egin dute haur […]

Zer da JAKINTZA LIBREA? Zertarako IKTak?

http://www.jakintzalibre.eus/

Datorren asteko ostegunean, 2015eko maiatzaren 7an, Bilbon egingo dira Jakintza Librearen V. Jardunaldiak: Teknologia Irakaslearen eskura eta saioetako bat dinamizatzera (edo akuilatzera…) gonbidatu naute (eskerrik asko!!!). Hementxe duzue egitarau osoa: http://www.jakintzalibre.eus/teknologia-irakaslearen-eskura-egitaraua/

Egitaraua

Saioa 11:45etik 13:45era izango da, neure kasuan unibertsitateaz, gradu eta graduondokoez eta hezkuntza ez formalaz ariko gara hausnartzen.

 

ZER […]

Burujabetza teknologikoaren aldeko manifestu politikoa gu-aren ikuspegitik

Blog honetan teknologia ezinbestez izaten dut hizpide, komunikazioa gaur egun ezin baita osotasunean ulertu teknologiaren erabilera kontuan izan gabe.

Baina teknologiak oso nabarmen du kontrola bere baitan eta ezin dugu proposatu (inposatu) teknologiak eskola guztietan ezar daitezen ikuspegi kritikoa izan gabe. Erraz hasi gara Google Apps kontuak erabiltzen eskolak kudeatzeko… eta gure haur eta gazteen […]

Ikasleen Eskubideen Dekalogoa Hezkuntza Teknologiaren Aurrean

Brad Flickinger (@bradflickinger) teknologia irakaslea da Lehen Hezkuntzako Bethke Elementary School Timnath-en (Colorado, AEB) eta hezkuntza teknologia arloko idazlea. School Technology gunearen sortzailea (www.SchoolTechnology.org) eskolen IKT garapenaren inguruan aholkularitza eta orientazioa emateko.

Geeky, Flickr CC by Bruno Padilha

 

Brad Flickingerrek dekalogoa proposatu du eskoletan IKTak erabiltzean ikaslearen ikuspegia kontuan izan dadin. Ikusiko duzuen […]

IKTak eta alfabetatze digitala Gaur8n

Artikulu hau 2011-2012 ikasturtearen amaieran Gaur8ko kazetariek egindako elkarrizketaren emaitza da. Elkarrizketa luzean aritu ginen, ordubete inguru, gai askoren inguruan: IKTek ikasketa prozesuetan eragindako aldaketak (eta aldaketa ezak), maila kognitiboan duten eragina, irakasleen jarrera, gurasoen ikuspegia…

 

GAUR8n Alfabetatze digitalaz

Hona azpimarratuko ditudan ideia batzuk:

IKTak eskoletan txertatzea ezinbestekoa da, […]