Ahozko historien inguruko ikerketa-artikulua

Hilabeteen arrapaladan, ahaztua nuen blog honetan aipatzea 2020an argitaratutako artikulu bat, ahozko historien inguruan. Hauxe da artikulua, deskarga librean:

Encina, J., Ezeiza, A., & Delgado de Frutos, N. (2020). Historias orales como herramienta para la convivencialidad. Revista Latinoamericana Estudios De La Paz Y El Conflicto, 1(2), 13 – 38. https://doi.org/10.5377/rlpc.v1i2.9828

Ikerketa ugaritan erabiltzen dira ahozko […]

Parte hartzeko deia: Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan [PROIEKTUA]

Gure ikerketa-taldean (ISM-UPV/EHU) proiektu bat prestatzen ari gara 2021-2022 ikasturterako, hezkuntza-erakundeetan ahozkotasuna dinamizatzeko, eta parte hartu nahi duten irakasle, ikertzaile, eragile edota ikastetxeak gonbidatu nahi ditugu, bide hau gurekin batera ibiltzeko.

PROIEKTUAREN POSTERRA

Proiektuaren zirriborro osoa irakurri gabe, poster honetan begiratu arin bat eman diezaiokezu proiektuari (HEMEN KLIKATUZ irudia hobeto ikusiko duzu eta deskargatu ahal […]

Hizkuntzategiaren I. Mintegia: Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan

Datorren asteazkenean, 2021eko otsailaren 17an, Hizkuntzategiaren I. Mintegia izango dugu, online, sarbide irekian, nahi duenak parte har dezan.

Bi atal nagusi ditu eta nahi duzun atalean har dezakezu parte, ez da beharrezkoa saio osora sartzea. Horrez gain, “partaidetza ixila” izan dezakezu, hau da, entzule gisa parte hartu, edo elkar eragin, BlackBoard Collaborate plataformak ematen dituen […]

IKTen eragina haurren garunean, ipuin kontalaritzaren aurrean

Gaur txio hau ikusi dut eta deigarria egin zait:

https://twitter.com/nabi_onandia/status/1163370914727243777

Gero, harian Iban Onaindiak ondo azaldu du ikerketa hau partziala dela, halakoekin beti erne ibili behar da, izenburuak askotan deigarriak direlako. Horregatik, artikulua deskargatu eta begiratu bat eman diot.

Artikulu honetako autoreek (Zivan, Bar, Jing, Hutton, Farah & Horowitz-Kraus, 2019) alderaketa bat egin dute haur […]

“Komunikazio akademikoaren testuinguruak eta alfabetatzea” Mintegia otsailaren 26an Sevillan

Sevillan egiten ari naizen ikerketa-egonaldia baliatuta, datorren otsailaren 26an, LEE-R (Laboratorio de evaluación de la escritura-Research) ikerketa-taldeak gonbidaturik, komunikazio gaitasun akademikoaren inguruan tesi-proiektuan egindako lana aurkezteko aukera izango dut:

LEE-R (Laboratorio de evaluación de la escritura-Research), Universidad de Sevilla

Seminario: “Contextos de comunicación académica y su alfabetización”

Sevilla, 2015eko otsailaren 26an, 17:30etan, 4. […]

Eguneroko elkarrizketak analizatzen

Beste liburu interesgarri bat:Eggins, Suzanne & Slade, Diana (1997). Analysing Casual Conversation. New York: Continuum. ISBN 0-304-33729-3

Ikertzaile hauek lan itzela egin dute eguneroko elkarrizketak aztertzen. Urte luzeetako lanaren emaitza da liburu hau, metodologia argikoa, baina gehien gustatu zaidana da bat-bateko elkarrizketen garrantzi soziala eta psikologikoa azpimarratzea.

Askotan ematen du lankideekin, lagunekin, familiartean berriketan ari […]

Elkarreragin sozio-diskurtsiboa eta diskurtsoaren azterketa

Diskurtsoaren azterketaren inguruko marko teorikoak eta ikerketa-metodologiak arakatzen nenbilela, Genevako Psikologia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerketa-ildoa Euskal Herrian zertan den jakin nahian, liburu hau iritsi zitzaidan eskuartera orain dela hilabete batzuk, duela egun pare bat arte irakurtzeko modurik izan ez dudana:

Plazaola, I., Alonso Fourcade, M.P. (ed.) (2007). Testuak, diskurtsoak eta generoak. Euskal testuen azterketa […]