Ikasturte honetan, hizkuntz paisaia lantzeko proiektu bat garatu dugu Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin, Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaiaren barruan.
Proiektu hau garatzeko arrazoi nagusiak hauek izan dira, gutxi gorabehera:
Ikasleek euskararen egoeraren inguruko kontzientzia garatzea, hausnarketa bultzatzeaz gain, batez ere euskaraz hitz egitearen garrantziaz jabetzea. Ikasleen arteko hizkuntz […]