Euskarako eskolak jomugan. Egokia al da metodologia?

Galdera horixe egin zidaten Hik Hasi aldizkariko lagunek, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak gazteekin egindako inkesta baten emaitzen harira. Poz handia eman zidan nirekin harremanetan jarri izanak.

Aurretik, aipatu nahi nuke Hik Hasi aldizkariak egiten duen lana oso estimatua dugula hezkuntza fakultateetan, gaiak modu argi, xume eta esanguratsuan lantzen dituztelako. Unibertsitatearen munduan, gero eta […]

Prest Gara 2019-2020: gure eskaintza hizkuntzen irakaskuntzan

Dagoeneko zabalik da datorren ikasturteko Prest Gara irakasleen formakuntzarako eskaintza. Izena emateko baldintzak mugatuak badira ere, Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza formal ez unibertsitarioetako irakasle bazara, seguruenik izena eman ahalko duzu.

Deialdiko eskaintza osoa hemen dago argitaraturik:

http://www.euskadi.eus/langile-irakasle-prest-gara-prestakuntza/web01-a2hlang/eu/

Gure taldearen eskaintza

ISM-UPV/EHU

Gure taldea ikerketa eta formakziokoa da, hau da, ikerketaz gain, interes handia […]

Ikasle “bereziak” ikasgela barruan ala ikasgelatik kanpo?

Hementxe gabiltza, berriz ere, Eusko Jaurlaritzako Prest Gara programan “Hizkuntzen irakaskuntza ingurune kulturanitzetan” ikastaroan lanean, eta partaide batek dilema bat planteatu du: euskaraz ez dakiten ikasleak ikasgelatik atera behar dira, euskara lantzeko?

Estrasburgeko eskola bat – El País egunkaria

Dilema honen atzean, segregazioa ezkutatzen da. Euskal Herrian hau ohikoa dela esan izan dudanean, […]

Zer da, baina, kultura?

Laster sartuko gara bete-betean “Hizkuntzen irakaskuntza testuinguru kulturanitzetan” irakasleen formazioko prest_gara ikastaroan, eta deigarria da nola gehitu zaien “testuinguru kulturanitz” ‘abizena’ hizkuntzen irakaskuntzari lotutako formazio ikastaroei. Ez al dira testuinguru guztiak kulturanitzak? Ez al gara nahasten ari kultur aniztasuna eta jatorri geografikoko aniztasuna? Homogeneoak al dira ikasgelak beste herrialde batetik etorritako inor ez badago? Homogeneoak […]

Prest_Gara 2015-2016: Hizkuntzen irakaskuntza ingurune kulturanitzetan

Dagoeneko zabalik da irakaskuntza arautuko irakasleei zuzendutako formazioaren bigarren eperako matrikula (irailaren 25a arte) eta aurten, hizkuntzen irakaskuntzari lotutako bi ikastaro proposatu ditugu, bata aurrez aurrekoa eta bestea online.

Hona programako katalogo osoa eta matrikulatzeko esteka:

PREST_GARA 2015-2016 laburpen-eskuorria (pdf) Ikastaro guztien liburua (pdf) Matrikulatzeko esteka

Eskaintzen ditugun bi ikastaroak izenburu berekoak dira:

Hizkuntzen irakaskuntza […]

Bigarren hizkuntzen irakaskuntza: hurbilpen historikoa

Hizkuntzen irakaskuntzaren begirada historikoa egiteko, ez da beharrezkoa oso atzera joatea: XX. mendearen bigarren partetik hastea nahikoa izan daiteke gaur egungo didaktika zertan oinarritzen den ulertzeko.

Gaur dakardan liburua oso egokia da bigarren hizkuntzen eta atzerriko hizkuntzen didaktikaren nondik norako nagusiak ulertzeko. Ikuspegi historikoa baliatzen du proposamen didaktikoak azaleratzeko eta horregatik, oso aproposa izan daiteke […]

Ebaluazio dinamikoa eta hizkuntzen ikaskuntza

Ebaluazioa oso kontu serioa dela argi dago, baina hala ere, kosta egiten zaigu irakasleoi nola egin erabakitzea, urte askoko esperientzia izanik ere.

Liburu honek, bide batez, Vigotski birpasatzera eta duela gutxi argitaratu diren dokumentuak irakurtzera animatu nau:

Poehner, M.E. (2008). Dynamic Assessment. A Vygotskian Approach to Understanding and Promoting L2 Development. Pennsylvania (AEB): Springer.

Kontu […]