Komunikazio gaitasuna eta hizkuntz gaitasun kritikoa

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 16. saio honetan, komunikazio gaitasuna zertan datzan eta horrek dituen inplikazioak argitzen saiatuko da Ainhoa Ezeiza esataria. Horrez gain, hizkuntz gaitasun kritikoak zer esan nahi duen argituko du. Saio hau Prest Gara programako “Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?” ikastaroaren parte da.

https://www.ivoox.com/komunikazio-gaitasuna-eta-hizkuntz-gaitasun-kritikoa_md_49830926_wp_1.mp3

Audioa deskargatu

Hona saioaren […]

Bigarren hizkuntzen irakaskuntza: hurbilpen historikoa

Hizkuntzen irakaskuntzaren begirada historikoa egiteko, ez da beharrezkoa oso atzera joatea: XX. mendearen bigarren partetik hastea nahikoa izan daiteke gaur egungo didaktika zertan oinarritzen den ulertzeko.

Gaur dakardan liburua oso egokia da bigarren hizkuntzen eta atzerriko hizkuntzen didaktikaren nondik norako nagusiak ulertzeko. Ikuspegi historikoa baliatzen du proposamen didaktikoak azaleratzeko eta horregatik, oso aproposa izan daiteke […]

Ebaluazio dinamikoa eta hizkuntzen ikaskuntza

Ebaluazioa oso kontu serioa dela argi dago, baina hala ere, kosta egiten zaigu irakasleoi nola egin erabakitzea, urte askoko esperientzia izanik ere.

Liburu honek, bide batez, Vigotski birpasatzera eta duela gutxi argitaratu diren dokumentuak irakurtzera animatu nau:

Poehner, M.E. (2008). Dynamic Assessment. A Vygotskian Approach to Understanding and Promoting L2 Development. Pennsylvania (AEB): Springer.

Kontu […]

Helburu didaktikoak eta helburu komunikatiboak

Aste honetan hasi gara Lehen Hezkuntzako Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian (3. mailakoa), eta teoriatik praktikarako hurrenkeraren ordez, zuzenean lanean hasi gara proposamen didaktiko bat diseinatzen.

 

Ikasleei planteatu diet sormena sustatzeko idazkuntzarako jarduera edo klaserako ideia bat asmatzeko, eta bost minututan bazuten lanean hasteko proposamen bat. Berez, klaserako ideiak izatea ez da zaila, beste kontu bat […]