Ahozkotasuna eskolan

Ahozkotasuna gauzak ahoz esatearekin nahasten da, eta ez da gauza bera. Ahozkotasuna eskolan lantzeko, lehenik eta behin jakin beharko dugu ze inplikatzen duen ahozkotasunak, zein diren ahozkotasunaren oinarrizko mekanismoak eta nola sortzen den ahozkotasun hori.

Rudy MOSTACEROren arabera (2004), ahozkotasunak maila hirukoitza du aldi berean: hizkuntzaren maila, maila paralinguistikoa eta maila semiotiko-kulturala, eta hortaz, ahozko […]

Zertarako irakatsi hizkuntza, ze hizkuntza eta nola?

Hizkuntzaren didaktikaren jakintza-eremuan espezialista omen naiz eta… hainbeste urtetan metodologietan mugitu ondoren, neure amarruan erorita nengoela konturatu nintzen duela urte gutxi, tesian harrapatuta nengoelarik Javier Encina ilusionista sozialarekin topatu nintzenean.

Argiope anasuja – Wikipedia

Didaktikaren arazoa da NOLA galderan zentratzen dela, baina ez da zalantzan jartzen ZER eta ZERTARAKO, horregatik NOLA desberdin asko asmatu […]

Kaos sortzailea eta konplexutasuna ikastaroa: 4. BLOKEA Jabe-gabetzea

Jabe-gabetzea boterea uztea baino ez da, gauden lekuan edo egoeran gaudelarik boterea dugula sentitzen dugunean, botere horri uko egitea eta beherantz uztea, goranzko erresistentzia-moduak ezartzearekin batera. Jabe-gabetzea hainbat eremutan jorratu dugu: jabe-gabetze komunitarioa, Hizkuntzaren jabe-gabetzea, Zientziaren jabe-gabetzea, Hezkuntzaren jabe-gabetzea, jabe-gabetze sanitarioa, Administrazio Publikoen jabe-gabetzea…

Gai horixe du Kaos Sortzailea eta Konplexutasuna nazioarteko ikastaroaren 4. blokea.

[…]

Kaos sortzailea eta konplexutasuna ikastaroa: 1. BLOKEA Norena da hizkuntza?

Aspaldi gabiltza geure buruari planteatzen nola eraiki formakzio proposamen bat unibertsitatean egiten ari garen gauza batzuk kalean egiten ari garen beste gauza batzuekin eta gauzak egiten ari den jendearekin elkarlotzeko… eta aitzakia gisa balioko duena gizarte-laboreak sortzeko, sustatzeko, dinamizatzeko, Penintsula Iberikoan eta Latinoamerikan. Ze, gure asmoa da ezagutza zientifikoaren, jakintza herrikoien eta ezagutza alternatiboen arteko […]

Hizkuntzaren irakaskuntza testuinguru kulturanitzetan IV: Identitatea vs. identifikazioak

Sarrera hau 2016ko apirilaren 4tik maiatzaren 13ra bitartean Javier Encina eta biok eman dugun ikastaroaren laugarrena da.

Boterearen autogestio kolektiboa eraikitzen joateko (jabegabetzea), lehenik erresistentzia behar da, bai oposizio/kontzientzia mailan, bai elkarreragin sortzailean. Bigarrenik, haustura behar da berrikuntzara zabaltzeko; proposamen berriak sor daitezen identitateari uko egin eta identifikazioak sustatuko dituztenak. Eta hirugarrenik, partaidetzarako bideak zabaldu […]

Hizkuntzaren irakaskuntza ingurune kulturanitzetan II: Ahozkotasuna, konplexutasuna eta jabe-gabetzea

Sarrera hau 2016ko apirilaren 4tik maiatzaren 13ra bitartean Javier Encina eta biok ematen ari garen ikastaroaren bigarrena da. Lehen sarrera hemen irakur dezakezu.

AHOZKOTASUNA ETA IDATZIA

Zergatik uste dugu eskolaren irakasteko erak hizkuntza bera mugatzen duela? Eskolak Ordena eta Aurrerapena (Progresoa) du helburu, areago joz, esan daiteke eskola-sistema horretarako asmatua izan zela: gizartean Ordena eta […]

Hizkuntzaren didaktikaz hausnartzen… Silvio Rodríguezekin!

Beno… egia esan ez zen, ez, klasera etorri… baina Silviok kantatu egin zigun eta berari esker, teoria beste ikuspegi batetik hartu eta… tatxan! gauza piloa ulertu genuen.

Hilabete hauetan ez naiz askorik ibili blog honetatik, ze ilusio handiz lanean aritu gara jotake… baina arian-arian kontatuko ditut gure bizipenak. Donostiako Irakasleen Eskolako hirugarren mailako ikasleekin egin […]

Jabe-Gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak Lesakan, abuztuaren 4tik 9ra

2015eko udaran zehar, Jabe-Gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak egingo dira munduan barrena. Hemen duzue eguneratzen gabiltzan informazioa: http://ilusionistasozialak.blogspot.com.es/p/jabe-gabetzearen-nazioarteko-i.html

Eta pentsatu genuen… zergatik ez antolatu geuk jardunaldi horietarako ekitaldiren bat? Azken batean, ikasturte osoa daramagu hezkuntzaren jabe-gabetzeaz hausnartzen eta ilusionismo sozialetik abiatuta lan egiten… Hortxe genbiltzala, Kontxi gure mintegikideak aukera zabaldu zigun Lesakan egiteko, bertako Matxinbeltzenea Aterpetxe-barnetegian. […]