Partaidetza esperientziak eta ilusionismo soziala Magisteritzan… Hizkuntzaren Didaktikan

2014ko irailean hasita, partaidetza esperientziak bizitzen ari gara Magisteritzan (Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan), 1., 3. eta 4. mailako hainbat talderekin, Javier Encina, ilusionista sozialaren laguntza eta lankidetzari esker, bisitan ere izan genuena aste pare batez saio batzuetan gurekin lanean (mila esker, Javi! <3). 7-8 aste hauetan gauza pilo-piloa gertatu da… izugarri ikasten ari gara eta […]

Hizkuntzaren Didaktika irakasgaiaren hasieran… gure iritziak trukatzen

Atzo (2014/09/9) hasi ginen Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU) hirugarren mailako ikasle talde batekin Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian. Beno, benetan irakasgaia Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika da, baina, unibertsitatearen bitxikeriak, hizkuntza literaturatik bereiztuta ematen da… hori posible balitz bezala… baina tira, hizkuntza gorputz adierazpenetik, adierazpen plastikotik, ikus-entzunezkoetatik, gizarte, naturatik bereizita lantzen da, ez nintzateke harritu behar… jakinduria […]

Hanburgesa bionikoak: Lau proposamen didaktiko

Hizkuntzaren Didaktika irakasgaiaren hasiera aldera, ikuspegi metodologikoak aztertzen ari ginen, ondo dokumentatutako proposamen didaktikoak egiteko. Ondo oinarritutako proiektuak egiten trebatzea oso baliotsua iruditzen zait maisu-maistrentzat, baina aldi berean, gai izan behar dugu sortzen zaizkigun aukerak baliatzeko eta bat-bateko diseinu didaktikoa egiteko ariketa egin genuen.

 

HANBURGESA BIONIKOAREN BIDEOA

Kasualitatez, bideo hau iritsi zitzaidan (Twitter bidez, […]