Hizkuntzaren Didaktika irakasgaiaren hasieran… gure iritziak trukatzen

Atzo (2014/09/9) hasi ginen Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU) hirugarren mailako ikasle talde batekin Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian. Beno, benetan irakasgaia Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika da, baina, unibertsitatearen bitxikeriak, hizkuntza literaturatik bereiztuta ematen da… hori posible balitz bezala… baina tira, hizkuntza gorputz adierazpenetik, adierazpen plastikotik, ikus-entzunezkoetatik, gizarte, naturatik bereizita lantzen da, ez nintzateke harritu behar… jakinduria […]

Bideojokoak hezkuntzan eta hizkuntzaren garapenean Lehen Hezkuntzan

“Hizkuntza eta Teknologia” irakasgaiaren barruan, gaurko saioan bideojokoak izango ditugu hizpide. Bideojokoek hezkuntza balioa dutela argitzeko baliagarria izatea espero dut. Horrez gain, azpimarratu nahi nuke hizkuntzaren garapenerako oso interesgarriak direla.

Hona aurkezpena:

http://www.slideshare.net/ainhoaezeiza/bideojokoak-hezkuntzan-eta-hizkuntzaren-garapenean-lehen-hezkuntzan

[slideshare id=32116789&doc=bideojokoakhezkuntzanetahizkuntzarengarapeneanlehenhezkuntzan-140310041523-phpapp01]

EUSTAT: D eredua 2012/13 ikasturtean

Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendari den Patxi Saezen Twitter kontuaren bidez, gaur goizean jakin dut zenbat ikasle izan diren 2012/13 ikasturtean D ereduan ikasi dutenak.

. Eustat: D eredua 2012/2013 ikasturtean: Gipuzkoa % 74, Bizkaia % 54, Araba % 42. 1)http://t.co/GJYsq6K9t2 .

— Patxi Saez シ (@PatxiSaez) March 5, 2014

 

Eskualdeka, Gipuzkoan, ikaslerik gehien Donostialdea […]

Testuliburuak, ikaskuntza eta negozioa

Urtero legez, testuliburuak erosi behar izan ditut semearentzat, eta urtero legez, sututa irten naiz liburu-dendatik.

“Arañas por todas partes” CC by Sergis Blog

 

Gaztelaniaz ezaguna egin da #librosdetesto etiketa, euskaraz #tEZtuliburuak proposatuko nuke nik. Testuliburuak familia askorentzat ahalegin ekonomiko handia da; Eusko Jaurlaritzaren testuliburuen kudeaketa solidarioko programan egonda ere (urtean 40 bat euro […]