Euskarako eskolak jomugan. Egokia al da metodologia?

Galdera horixe egin zidaten Hik Hasi aldizkariko lagunek, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak gazteekin egindako inkesta baten emaitzen harira. Poz handia eman zidan nirekin harremanetan jarri izanak.

Aurretik, aipatu nahi nuke Hik Hasi aldizkariak egiten duen lana oso estimatua dugula hezkuntza fakultateetan, gaiak modu argi, xume eta esanguratsuan lantzen dituztelako. Unibertsitatearen munduan, gero eta […]

Hizkuntz paisaiaren saturazioa eta elebitasunaren zenbait ondorio

Ikasturte honetan, hizkuntz paisaia lantzeko proiektu bat garatu dugu Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin, Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaiaren barruan.

Proiektu hau garatzeko arrazoi nagusiak hauek izan dira, gutxi gorabehera:

Ikasleek euskararen egoeraren inguruko kontzientzia garatzea, hausnarketa bultzatzeaz gain, batez ere euskaraz hitz egitearen garrantziaz jabetzea. Ikasleen arteko hizkuntz […]

Hizkuntz paisaia euskaratzen: poster erakusketa digitala

Hitz emandakoa zor eta hona hemen azaroaren 23an egindako poster erakusketaren bertsio digitala.

Lan hau “Hizkuntz paisaia euskaratzen” proiektuaren barruan dago eta honako egituren laguntza eta babesa jaso du: EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila eta Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordetza.

Proiektu honen alderdi akademikoena da erakusketa hau. Izan ere, […]

Hizkuntz paisaia euskaratzen proiektua: aurkezpena

2022-2023 ikasturtearen lehen aldian (iraila-abendua), Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin hizkuntz paisaia landu dugu, praktikatik teoriarantz.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Gasteizen), Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaiaren baitako zehar-proiektu gisa, ikasleei proposatu zaie zertarako eta nola eragin fakultateko hizkuntz paisaian, gero ikasle hauek Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan lanean ari direnean, ideia batzuk […]

EUSKARAREN EGOERAZ IKERTZEN poster akademikoen erakusketa

Azaroaren 29tik abenduaren 9ra bitartean (ERNE: erakusketa azkenik abenduaren 2an jaso dugu, laster jarriko dugu erakusketa digitala, blog honetan bertan), EUSKARAREN INGURUAN IKERTZEN poster akademikoen erakusketa egingo dugu Gasteizen, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasletza eraikinean (magisteritzan). Erakusketa honetan, saiatuko gara euskararen inguruko zenbait ikergune modu xumean azaltzen, landutako erreferentzia bibliografikoak modu […]

Hizkuntzategiaren I. Mintegia: Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan

Datorren asteazkenean, 2021eko otsailaren 17an, Hizkuntzategiaren I. Mintegia izango dugu, online, sarbide irekian, nahi duenak parte har dezan.

Bi atal nagusi ditu eta nahi duzun atalean har dezakezu parte, ez da beharrezkoa saio osora sartzea. Horrez gain, “partaidetza ixila” izan dezakezu, hau da, entzule gisa parte hartu, edo elkar eragin, BlackBoard Collaborate plataformak ematen dituen […]