Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaia ematen dut Donostiako Irakasleen UEn (gaztelaniako atala), Lehen Hezkuntza Graduko lehen mailako ikasleekin. Irakasgai hau gaitasun akademikoa garatzeari lotuta dago eta espero da irakasgaian zehar ikasleek komunikazio gaitasun akademikoa garatzea.
Irakasgaia ematen hasi nintzenetik (2010-2011 ikasturtean), urtero alderdi berriren bat esperimentatu dut, eta horri esker oso kontu interesgarriak deskubritu ditut. […]