Laudorioak, ebaluatzeko era manipulatzaile bat?

Jarraitzen dugu Prest Gara programako “Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?” gaia lantzen, eta ikastaroko kide batek oso gai iradokitzailea ekarri du: ez ote dute laudorioek kalte egiten?

Alfie Kohn-ek 1993an argitaratutako Punished by Rewards: The Trouble with Gold Stars, Incentive Plans, A’s, Praise, and Other Bribes liburuan, zalantzan jartzen du iruzkin positiboen balioa. Guk animatzeko […]

Egunerokoak eta portfolioak hizkuntzen ebaluazioan

Hainbatek aipatu duzue ideia ona iruditzen zaizuela hizkuntzen ebaluazioan egunerokoa erabiltzea, edo portfolioa, baina bi tresna hauek ez dira horren ohikoak eta arazo batzuk eragin ditzakete.

Iturria: Carla Lietor 2º ESO

Egunerokoen kasuan (“Diario de aprendizaje”), ez da gomendagarria literalki hartzea, hau da, egunero-egunero idaztea zerbait. Ez dakit inoiz izan duzuen “diario intimo” […]

Ebaluazioa eta kalifikazioa bereizten: kalifikaziorako zeregin gakoen inguruan

Hilabete pare honetan, irakasleen formazioko Prest Gara programan ikastaro hau ematen ari gara: “Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?”. Orain arte hauek izan dira blog honetan argitaratutako sarrerak, ikastaroko oinarrizko material gisa:

Ebaluazioa zertarako? Ebaluazioa eta kalifikazioa itxialdi garaian Komunikazio gaitasuna eta hizkuntz gaitasun kritikoa Hizkuntzen ebaluazioa eta feedback motak Ebaluazio etikoa eta hizkuntzen ikaskuntza ebaluatzeko […]

Ebaluazio etikoa eta hizkuntzen ikaskuntza ebaluatzeko tresnak

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 18. saio honetan, ebaluazio etikoa egiteak zer esan nahi duen argitzen saiatuko da Ainhoa Ezeiza esataria eta, hortik abiatuz, ebaluazio-tresnen inguruan ariko da. Erroreak, akatsak, desbideratzeak zer diren ulertzen saiatuko gara eta ebaluazio-ebidentzien kontzeptuak sartuko gara pittin bat. Saio hau Prest Gara programako “Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?” ikastaroaren parte da.

[…]