Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu? Ikastaroko ikas-materialak

2019-2020ko Prest Gara programaren barruan, aurten lau ikastaro eman ditugu Ilusionista Sozialen Mintegiko kideok.

Bizitzaren kasualitateak, hizkuntzaren ebaluazioari buruzko ikastaro bat eman dugu itxialdian bete-betean geundelarik, eta aurrez pentsatua genuena moldatu behar izan dugu, irakasleon kezkak ulertuz eta partaideen askotariko egoerak kontuan hartuta.

Hauek izan dira ikastaroan erabili ditugun materialak, agian norbaiti baliagarriak izango zaizkio.

[…]

Ebaluazio etikoa eta hizkuntzen ikaskuntza ebaluatzeko tresnak

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 18. saio honetan, ebaluazio etikoa egiteak zer esan nahi duen argitzen saiatuko da Ainhoa Ezeiza esataria eta, hortik abiatuz, ebaluazio-tresnen inguruan ariko da. Erroreak, akatsak, desbideratzeak zer diren ulertzen saiatuko gara eta ebaluazio-ebidentzien kontzeptuak sartuko gara pittin bat. Saio hau Prest Gara programako “Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?” ikastaroaren parte da.

[…]

Hizkuntzen ebaluazioa eta feedback motak

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 17. saio honetan, feedback moten inguruan ariko gara eta bereziki, feedback zuzentzailea eta feedback iradokitzailea zer diren azalduko du Ainhoa Ezeiza esatariak. Saio hau Prest Gara programako “Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?” ikastaroaren parte da.

https://www.ivoox.com/hizkuntzen-ebaluazioa-eta-feedback-motak_md_49848205_wp_1.mp3

Deskargatzera joan

Hona saioaren transkripzioa:

Saiatuko naiz gehiegi ere ez luzatzen… Tesi doktoralean atal luze bat […]

Ebaluazio dinamikoa eta hizkuntzen ikaskuntza

Ebaluazioa oso kontu serioa dela argi dago, baina hala ere, kosta egiten zaigu irakasleoi nola egin erabakitzea, urte askoko esperientzia izanik ere.

Liburu honek, bide batez, Vigotski birpasatzera eta duela gutxi argitaratu diren dokumentuak irakurtzera animatu nau:

Poehner, M.E. (2008). Dynamic Assessment. A Vygotskian Approach to Understanding and Promoting L2 Development. Pennsylvania (AEB): Springer.

Kontu […]