Hizkuntzaren didaktikaz hausnartzen… Silvio Rodríguezekin!

Beno… egia esan ez zen, ez, klasera etorri… baina Silviok kantatu egin zigun eta berari esker, teoria beste ikuspegi batetik hartu eta… tatxan! gauza piloa ulertu genuen.

Hilabete hauetan ez naiz askorik ibili blog honetatik, ze ilusio handiz lanean aritu gara jotake… baina arian-arian kontatuko ditut gure bizipenak. Donostiako Irakasleen Eskolako hirugarren mailako ikasleekin egin […]

Idatzizko komunikazio gaitasunaren garapena eta elkarren arteko erregulazioa

Gaur (2015/11/10) Donostian egin dira XXII. Psikodidaktika Masterreko Jardunaldiak: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak. Bertan azaldu dut nire tesi proiektuko atal txiki bat, idatzizko komunikazio erreferentzialari lotutakoa.

Hona erabilitako aurkezpena, 10 minututan trinko-trinko kontatu beharreko kontua izan da!

[slideshare id=54963512&doc=aezeizadlosadaaurkezpenapsikodid2015-151110175005-lva1-app6891]

Gaur, urriak 22 #magisfesta eguna!!!

Gaur, 2015eko urriaren 22an, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Lehen MagisFesta egingo dugu, Lehen Hezkuntza Graduko 3. mailako ikasleek antolatua (31 taldea).

Egitaraua

Ikasleek aurten hainbat proposamen egin dituzte Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian gauzatzeko, euren nahietatik abiatuz eta ilusionismo sozialaren printzipioetan oinarriturik. Horietariko bat Magisteritzan festa bat antolatzea izan da, jendearekin eta jendearengandik lan egiteko, […]

ILUSIONISMO SOZIALAZ saioa apirilaren 14an

Datorren asteartean, apirilak 14, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako 2.4 gelan, ILUSIONISTA SOZIALEN MINTEGIA aurkeztuko dugu 16:00etatik 20:00etara.

Zer da Ilusionismo Soziala? Javier ENCINA eta Ainhoa EZEIZA izango dira saioaren dinamizatzaileak. Saioan zehar, Mintegian egiten ari garen lana komentatzeaz gain, ilusionismo sozialaren printzipioetan sakonduko dugu, kolektiboki eraikitzen segitzeko moduak partekatzeko eta sortzeko.

GOGORATU: […]

Ilusionista Sozialen Mintegia eratzeko topaketak 2015eko apirilaren 13tik 20ra

2014ko azaroaren amaieran PARTAIDETZA-PROZESUAK abiatu ditugu Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Partaidetza-modu hauek ofizialki aurkezteko asmotan, topaketak antolatu ditugu egiten ari garena, lan egiteko moduak, eztabaidak… zabaltzeko, gure sentitze, pentsatze eta egiteak elkarrEKIN eta elkarrENGANDIK eraikitzen segitzeko eta jende gehiago parte hartzera animatzeko.Topaketa hauek edonorentzat daude zabalik. Partaidetza-erak interesatzen bazaizkizu, jakintzak eraikitzeko beste modu batzuk, […]

Ilusionismo soziala Magisteritzan, ezinezkoaren itxaropena…

Aurreko astean, Lehen Hezkuntza Graduko 3. mailako Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian talde batean gertatzen ari ziren hainbat kontu azaldu nituen, eta gaur zertzelada pare bat emango dut “Euskara, hezkuntzarako tresna” izeneko 4. mailako espezialitateko “Hizkuntza eta Teknologia: Baliabideak” irakasgaian gertatzen ari denaz.

[hementxe utziko dut pendiente aurreragorako eztabaida bat “hizkuntza tresna gisa” kontzeptuaren inguruan, zer pentsatu […]