Blog honetan bertan azaldu bezala, uztailaren 9 eta 10ean Donostiako Miramar jauregian izan nintzen, Mintzola Ahozko Lantegiak koordinatutako ikastaroan. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet Mintzolako lagunei, gonbiteagatik eta ikastaroa aurrera eramateko egindako ahalegin izugarriagatik!
Lehen egunean, ahozko sorkuntzen didaktika izan zen hizpide nagusia eta bigarrenean, berriz, ahozkotasunaren didaktika. Nik bigarren egunean nuen hitzaldia […]