Ahozko historien mintegia, 2024ko azaroan

Kulturartekotasun minorreko “Fundamentos de la educación multicultural” irakasgaian, ahozko historien inguruko saio ireki hauek antolatu ditugu, interesa duen edonor hurbiltzeko.

2024ko azaroaren 19, 22 eta 25ean, ahozko historien inguruko mintegia landuko dugu Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo, 1), Hizkuntza Gelan (beheko solairua).

Mintegia gaztelaniaz izango bada ere, euskaraz parte hartu […]

Argitalpen berria: “Gai eragileen erabilera ikasmaterial digitalak sortzeko: ahozko historiak ikasgelan”

 

Pozarren jakinarazten dizugu Tantak aldizkarian artikulu hau argitaratu berri digutela:

Delgado de Frutos, N., Losada Iglesias, D. & Ezeiza Ramos, A. (2022). Gai eragileen erabilera ikasmaterial digitalak sortzeko: ahozko historiak ikasgelan. Tantak 34(2), 121-146. https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak/article/view/23740/22332

Bertan, saiatzen gara Paulo Freirek proposatutako gai eragileak egungo testuingurura ekartzen, zehazki ahozko historietan oinarritutako ikasmaterial […]

Nahia Delgado de Frutosek doktorego tesia aurkeztuko du urriaren 31n

Pozarren jakinarazten dizuet Nahia Delgado de Frutosek doktorego tesia aurkeztuko duela urriaren 31n, Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (irakasletza eraikinean) areto nagusian, 11:00etan.

Lanaren izenburua: La construcción colectiva del conocimiento comunitario a través de las historias orales para la creación de materiales didácticos digitales

Zuzendaria: Daniel Losada Iglesias

Programa: Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika […]

Ahozko historien inguruko ikerketa-artikulua

Hilabeteen arrapaladan, ahaztua nuen blog honetan aipatzea 2020an argitaratutako artikulu bat, ahozko historien inguruan. Hauxe da artikulua, deskarga librean:

Encina, J., Ezeiza, A., & Delgado de Frutos, N. (2020). Historias orales como herramienta para la convivencialidad. Revista Latinoamericana Estudios De La Paz Y El Conflicto, 1(2), 13 – 38. https://doi.org/10.5377/rlpc.v1i2.9828

Ikerketa ugaritan erabiltzen dira ahozko […]

Ahozko historiak bizikidetza lantzeko

Ikasgela kulturanitza dela diogunean, hainbatetan ikasgelan ari gara soilik pentsatzen, zer egin “nire ikasle kulturanitzekin”. Ikuspegia zabaltzen badugu, konturatuko gara eskolaren ingurune soziala dela kulturanitza. Ebidentea dirudi, baina eskolan ez gaude oso ohituta ingurunera begiratzen. Eskolaren ingurune soziala kulturanitza da eta horrek esan nahi du izugarrizko aberastasuna izateaz gain, kultura desberdinetako jendea posizio asimetrikoan dagoela, […]