Ahozkotasuna gauzak ahoz esatearekin nahasten da, eta ez da gauza bera. Ahozkotasuna eskolan lantzeko, lehenik eta behin jakin beharko dugu ze inplikatzen duen ahozkotasunak, zein diren ahozkotasunaren oinarrizko mekanismoak eta nola sortzen den ahozkotasun hori.
Rudy MOSTACEROren arabera (2004), ahozkotasunak maila hirukoitza du aldi berean: hizkuntzaren maila, maila paralinguistikoa eta maila semiotiko-kulturala, eta hortaz, ahozko […]
Laster sartuko gara bete-betean “Hizkuntzen irakaskuntza testuinguru kulturanitzetan” irakasleen formazioko prest_gara ikastaroan, eta deigarria da nola gehitu zaien “testuinguru kulturanitz” ‘abizena’ hizkuntzen irakaskuntzari lotutako formazio ikastaroei. Ez al dira testuinguru guztiak kulturanitzak? Ez al gara nahasten ari kultur aniztasuna eta jatorri geografikoko aniztasuna? Homogeneoak al dira ikasgelak beste herrialde batetik etorritako inor ez badago? Homogeneoak […]
Konturatu gara munduko leku desberdinetan antzerako kezkak ditugun pertsonak gaudela, eta pertsona horietako batzuekin harremanetan gabiltzanez, pentsatu dugu interesgarria izan daitekeela orain arte posta elektronikoz edo bertaratuz izan ditugun truke horiek irekitzea, jende gehiagok parte har dezan. Horretarako, online ikastaro baten proposamena sortu dugu, gure pentsatzeak, sentitzeak eta egiteak partekatu eta elkarri laguntzeko.
Aldi berean, […]
Hezkuntzaren eraldaketan, funtsezko deritzogu botere-harremanak malgutzeari. Uneotan Eskolak du hezkuntzaren zentralitatea, eta Eskolan nabarmena da, rol banaketak direla eta, badirela agintzen dutenak eta obeditzen dutenak: irakasleak-ikasleak, ikasle batzuk beste ikasle batzuen gainean, ikasle batzuk irakasle batzuen gainean, guraso batzuk eskolako gainerakoen gainean… Gure ustez, Eskola derrigorrezkoa den bitartean, ezin dira botere-harremanak guztiz deuseztu baina bai […]
ONLINE IKASTAROAREN DINAMIKAREN INGURUAN BI HITZ:
“Kaos sortzailea eta konplexutasuna” nazioarteko online ikastaroa da, bertan elkartuko gara munduko leku desberdinetako jendea, batez ere Euskal Herria, Mexiko, Andaluzia, Galiza eta Valentziar Herrikoa. Dokumentu honetan (pdf) patxadaz irakur daiteke nola lotzen diren Donostiako urriko jardunaldiak eta online ikastaroa.
Ikastaroaren dinamika xumea izango da:
Aste bakoitzeko foro bat […]
Datorren asteazkenean, 2016ko maiatzaren 4an, topaketa informal bat antolatu dute Lehen Hezkuntza Graduko 3. mailako hainbat ikaslek. Ideia da euren bizipenak konpartitzea, unibertsitate eredu desberdinak komentatzea, kulturartekotasuna eta hizkuntz aniztasuna mintzagai izatea… baita ere, argitzea zein oztopo administratibo garrantzitsu topatu dituzten bidean, nola lortu duten bizirautea, jan-edatea, garraiatzea…
Zeu ere atzerrian izandakoa bazara, ederra […]
Sarrera hau 2016ko apirilaren 4tik maiatzaren 13ra bitartean Javier Encina eta biok ematen ari garen ikastaroaren bigarrena da. Lehen sarrera hemen irakur dezakezu.
AHOZKOTASUNA ETA IDATZIA
Zergatik uste dugu eskolaren irakasteko erak hizkuntza bera mugatzen duela? Eskolak Ordena eta Aurrerapena (Progresoa) du helburu, areago joz, esan daiteke eskola-sistema horretarako asmatua izan zela: gizartean Ordena eta […]
Aste honetan irakasleen formaziorako online ikastaro bat ematen hasi gara Javier Encina eta biok, Eusko Jaurlaritzaren formazio programaren barruan (prest_gara201516): Hizkuntzaren irakaskuntza ingurune kulturanitzetan. Lehen bi saioak aurrez aurrekoak izan dira eta maiatzaren 13ra bitartean bat/zeroen munduan segi beharko dugu.
Ikastaroko oinarrizko materialetako bat iaz argitaratutako liburuxka hauxe da:
Javier ENCINA, Ainhoa EZEIZA, Lide SALBARREDI […]
Bi hilabetez Mexikon ibili ondoren, hementxe nabil berriz bueltan, Donostiako erritmoa berriro ere hartzen… eta halaxen datozkit bertan bizitakoen oroitzapenak, arrapaladan tarteka, ttanttaka gehienetan, egunean zehar…
Oaxakan hamaika kontu eder eta gazi-gozo bizitakoak izan gara, eta horietako bat erakusketa honen ezusteko ederra:
Historias de Ciudades, Katharina Von Arx artista suizarrak (1928-2013) egindako lanen erakusketa Oaxakako […]
|
|