Ebaluazioa zertarako? Ebaluazioa eta kalifikazioa itxialdi garaian

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 15. saio honetan, ebaluazioaren inguruan eta zehazki hizkuntzen ebaluazioaren inguruan egingo dugun lehen saioa da. Bertan, Ainhoa Ezeiza esatariak hainbat zertzelada ematen ditu ebaluazioaz eta kalifikazioaz bat-batean sortu zaigun egoera honetan lagungarri izango direlakoan. Saio hau Prest Gara programako “Zer ebaluatu hizkuntzetan? Nola ebaluatu?” ikastaroaren parte da.

https://www.ivoox.com/hizkuntzen-ebaluazioa-eta-kalifikazioa-itxialdi-garaian_md_49671324_wp_1.mp3

Deskargatzera joan

Hona saioaren […]

Ikuspegi estrukturalistatik ikuspegi dialektikorako jauzia hizkuntzen didaktikan

Barka hizkuntzen didaktikan adituak zaretenok blog-sarrera honetan egingo dudan sintesi sintetikoagatik. Nire asmoa ez da jakintza-eremu honetan egin den ibilbide historikoa sinplifikatzea, eztabaida kokatzea baizik.

Hizkuntzen irakaskuntzan azken 50 urteotan hainbat metodologia esperimentatu bada ere, metodologia horien atzean dauden ikuspegiak ez dira horrenbeste aldatu. Gaur egun, bi ikuspegi dabiltza lehian edo elkarrekin batera: ikuspegi gramatikala […]

Idatzizko komunikazio gaitasunaren garapena eta elkarren arteko erregulazioa

Gaur (2015/11/10) Donostian egin dira XXII. Psikodidaktika Masterreko Jardunaldiak: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak. Bertan azaldu dut nire tesi proiektuko atal txiki bat, idatzizko komunikazio erreferentzialari lotutakoa.

Hona erabilitako aurkezpena, 10 minututan trinko-trinko kontatu beharreko kontua izan da!

[slideshare id=54963512&doc=aezeizadlosadaaurkezpenapsikodid2015-151110175005-lva1-app6891]

“Komunikazio akademikoaren testuinguruak eta alfabetatzea” Mintegia otsailaren 26an Sevillan

Sevillan egiten ari naizen ikerketa-egonaldia baliatuta, datorren otsailaren 26an, LEE-R (Laboratorio de evaluación de la escritura-Research) ikerketa-taldeak gonbidaturik, komunikazio gaitasun akademikoaren inguruan tesi-proiektuan egindako lana aurkezteko aukera izango dut:

LEE-R (Laboratorio de evaluación de la escritura-Research), Universidad de Sevilla

Seminario: “Contextos de comunicación académica y su alfabetización”

Sevilla, 2015eko otsailaren 26an, 17:30etan, 4. […]