“JendeAREKIN eta jendeARENGANDIK parte hartzen. Hezkuntzaren jabe-gabetzea” Mintegia Sevillan, otsailaren 23an

Datorren astelehenean, otsailaren 23an, mintegi hauxe egingo dugu Sevillako Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Fakultatean:

Seminario “Participando CON y DESDE la gente. El desempoderamiento educativo”

Mintegi honetan, Sevillan egiten ari naizen ikerketa-egonaldi bikoitza bateratzeko eta elkarren artean ideiak trukatzeko aukera ezinhobea da: alde batetik, UNILCO-espacio nómada-n eta Ilusionista Sozialen Kolektiboan egiten ari naizen […]

Hezkuntzaren jabe-gabetzea: Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako esperientzia

Jabe-gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak prestatzen ari gara, uda honetan izango direnak (egoitzaren araberako datak, gure kasuan, Donostia-Irun, uztailaren amaieran izango dira), eta hausnarketa-lerroetako bat hezkuntzaren jabe-gabetzearena da.

Hezkuntzaren jabe-gabetzea (desempoderamiento educativo) jakintza instituzionala eta jakintza herrikoiak elkarrekin jostea da. Hezkuntza sisteman sortzen den jakintza zientifikoa, kulturala eta soziala eguneroko bizitzako gune eta denboretan sortzen den […]

Zergatik EZ aplikatu PBL metodologia?

2010. urtean hasi nintzen Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzan (PBL – Project-based Learning) lan egiten, formazioa ematen eta sakontzen, Euskal Herriko Unibertsitateko formazio zerbitzuak (HELAZ/SAE) bide hori urratu nahi baitzuen ERAGIN programaren bitartez.

Ordutik hona, ERAGIN programako tutore izan naiz bere bost edizioetan eta hala, gure unibertsitateko hainbat irakasleren lana orientatzeaz arduratu naiz, bai diseinuan eta bai […]