Estrategiak maiz aipatzen dira hizkuntzaren didaktikan, baina zenbaitetan, helburuekin gertatzen den bezala, nahastu egiten dira estrategia komunikatiboak eta estrategia didaktikoak.
KOMUNIKAZIO ESTRATEGIAK
Komunikazio estrategiak dira hobeto komunikatzeko erabiltzen ditugun askotariko estrategiak (“hobeto” hori ulertu “nahi dugun eran”, ez zentzu normatiboan). Komunikazio gaitasunaren funtsezko elementutzat jotzen da, gaitasun estrategikoa deritzo eta gaitasun soziolinguistikoaren, […]
Hizkuntzaren Didaktika irakasgaiaren hasiera aldera, ikuspegi metodologikoak aztertzen ari ginen, ondo dokumentatutako proposamen didaktikoak egiteko. Ondo oinarritutako proiektuak egiten trebatzea oso baliotsua iruditzen zait maisu-maistrentzat, baina aldi berean, gai izan behar dugu sortzen zaizkigun aukerak baliatzeko eta bat-bateko diseinu didaktikoa egiteko ariketa egin genuen.
HANBURGESA BIONIKOAREN BIDEOA
Kasualitatez, bideo hau iritsi zitzaidan (Twitter bidez, […]
Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian ataza bidezko ikaskuntzatik abiatu ginen, hizkuntzak ikuspegi komunikatibotik nola landu aztertzeko, eta orain proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (PBL) metodologian sakontzen ari gara, bi metodologia hauek probatzeko eta alderatzeko asmotan.
ATAZA KOMUNIKATIBOAK; HIZKUNTZA AURRE-AURREAN
Zoom. Flickr – cc by CarlosfPardo
Atazetan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI) batez ere bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan landu den […]
Hizkuntzaren Didaktika irakasgaiko ikasle den Mari Bernalek gelako foroan Bilbon izango diren jardunaldi hauen berri eman digu:
Iturria: adarra.org
IRAKURTZEA IKASTEKO – Bilbo, La Bolsa udaltegia (ganbaran), urriaren 21 eta 29an, Adarra Pedagogi Erakundeak antolatua:
Programa (pdf): http://www.adarra.org/ADARRA/Bienvenida_files/jardunaldiak_Irakurmena_I_2013-4.pdf
Programan kontu interesgarriak daude eta bereziki urriaren 29an 17:30etan Berritzegune Nagusiko Teresa Ruizek egingo […]
Bai, zertxobait aurreratu naiz… Udazkena hasi berria da eta oraindik Eguberrietarako luze joko du, baina Hizkuntzaren Didaktikako saioetan borrokatzen gabiltza zeregin komunikatiboak sortu nahian, eta hara non jaso nuen Twitterren gogoko honen berri:
Otsailaren 24an Unai Aldasoro @_Soro_-k argitaratutako txioa, @txuriya-k bertxiotu eta neuk jaso ondoren, ahaztuta nuen, baina @lalberdi-k gogoko gisa […]
Aste honetan hasi gara Lehen Hezkuntzako Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian (3. mailakoa), eta teoriatik praktikarako hurrenkeraren ordez, zuzenean lanean hasi gara proposamen didaktiko bat diseinatzen.
Ikasleei planteatu diet sormena sustatzeko idazkuntzarako jarduera edo klaserako ideia bat asmatzeko, eta bost minututan bazuten lanean hasteko proposamen bat. Berez, klaserako ideiak izatea ez da zaila, beste kontu bat […]
Urtero legez, testuliburuak erosi behar izan ditut semearentzat, eta urtero legez, sututa irten naiz liburu-dendatik.
“AraƱas por todas partes” CC by Sergis Blog
Gaztelaniaz ezaguna egin da #librosdetesto etiketa, euskaraz #tEZtuliburuak proposatuko nuke nik. Testuliburuak familia askorentzat ahalegin ekonomiko handia da; Eusko Jaurlaritzaren testuliburuen kudeaketa solidarioko programan egonda ere (urtean 40 bat euro […]
Intuizioz, susmatzen dugu etxean irakurtzeko zaletasuna bada, haurrek emaitza hobeak izango dituztela eskolan. Irakurtzen duen familiak kulturarekiko kezka duela esan nahi duelako, irakurtzeak berak jakintza zabaltzen duelako edo, besterik gabe, irakurtzea maila intelektual jakin baten seinale izanik, genetikoki edo haurrek emaitza hobeak izango dituztelako, baina iruditzen zaigu halako harremanik badela etxean irakurtzearen eta eskolako emaitzen […]
“FLIPPED CLASSROOM”
Asko ari da aipatzen “flipped classroom” edo ikasgela atzekoz aurrera jartzeko proposamen metodologia. Funtsean, metodologia honek ohiko prozedurari buelta eman nahi dio: normalean aurrez aurreko eskoletan irakaslearen azalpenak entzuten dira eta gero etxean ariketak egiten dira (problemak, idazlanak, proiektuak…); atzekoz aurrerako ikasgelak proposatzen du irakasleak bideoan grabatzea bere azalpenak ikasleek etxean ikusteko eta […]
Aurtengo abuztuan, PaLaBraS AzuLeS proiektuko koordinatzaileak jo eta ke jarri dira lanean ikasturte honetarako sormeneko idazketa proiektu berri bat aurkezteko. 2013ko urtarrilean ekin zioten lehen proiektuari eta uneotan baliabide eta ideia ugari dituzte bildurik, mailaren arabera erabiltzeko:
PaLaBrAs AzuLeS, HiTz UrdINaK proiektuaren logoa
http://elmarescolorazul.blogspot.com.es/
KOORDINATZAILEAK
Ana Galindo da proiektu osoaren koordinatzaile nagusia […]
|
|