Gure ikerketa-taldeko zehar-lerro gisa, aukera (eta beharra) sortu zaigu zinemaren eremua urratzeko. Gonbitea #cineyeducacion saretik datorkigu, sare honekin hainbat ekimen gauzatu ditugu azken urteotan, eta aurrerapauso bat emateko unea iritsi da. Ekarpen akademiko-praktiko bat egin nahi genuke, esperientzia didaktikoei marko teoriko-praktiko bat eratzeko.
Artikulu luze eta zehatzagoa prestatzen ari bagara ere, zuekin partekatu nahi […]
2023-2024 ikasturtearen lehen lauhilekoan, komunikazioa, hezkuntza eta pentsamendu kritikoa garatzeko asmotan, proiektu txiki bat gauzatuko dugu: GIH karta-jokoa.
Garapen Iraunkorreko Helburuak, pentsamendu kritikoa lantzeko
Garapen Iraunkorreko Helburuek izenburu indartsua dute, erakargarria eta (ia) zalantza ezina. Izenburuaren barruan datorrena, aldiz, ez da ematen duen bezain eraldatzailea, izan ere, ez da proposatzen mundua eraldatzea, sistema ekonomikoa aldatzea […]
Pozarren jakinarazten dizugu Tantak aldizkarian artikulu hau argitaratu berri digutela:
Delgado de Frutos, N., Losada Iglesias, D. & Ezeiza Ramos, A. (2022). Gai eragileen erabilera ikasmaterial digitalak sortzeko: ahozko historiak ikasgelan. Tantak 34(2), 121-146. https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak/article/view/23740/22332
Bertan, saiatzen gara Paulo Freirek proposatutako gai eragileak egungo testuingurura ekartzen, zehazki ahozko historietan oinarritutako ikasmaterial […]
Galdera horixe egin zidaten Hik Hasi aldizkariko lagunek, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak gazteekin egindako inkesta baten emaitzen harira. Poz handia eman zidan nirekin harremanetan jarri izanak.
Aurretik, aipatu nahi nuke Hik Hasi aldizkariak egiten duen lana oso estimatua dugula hezkuntza fakultateetan, gaiak modu argi, xume eta esanguratsuan lantzen dituztelako. Unibertsitatearen munduan, gero eta […]
Martxoaren 4an, Eusko Ikaskuntzak antolaturik, “Segregazioari nola erantzun hezkuntza sistematik? jardunaldia egin zen. Bertan, partaideetako batek (Nora Salbotx, oker ez banago) “Hizkuntzak erraietan” dokumentala aipatu omen zuen. Nik Twitter bidez izan dut honen berri, Lardizabal Herri Eskolaren kontuan hauxe adierazi zutelako:
NORAk aipatu zuen gure eskolan egindako dokumentala,HIZKUNTZAK ERRAIETAN.Esteka: https://t.co/wSMHfQGfan Azpitituluak arabieraz, […]
Hitz emandakoa zor eta hona hemen azaroaren 23an egindako poster erakusketaren bertsio digitala.
Lan hau “Hizkuntz paisaia euskaratzen” proiektuaren barruan dago eta honako egituren laguntza eta babesa jaso du: EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila eta Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordetza.
Proiektu honen alderdi akademikoena da erakusketa hau. Izan ere, […]
2022-2023 ikasturtearen lehen aldian (iraila-abendua), Lehen Hezkuntzako graduko 1. mailako ikasleekin hizkuntz paisaia landu dugu, praktikatik teoriarantz.
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Gasteizen), Komunikazio Gaitasunaren Garapena I irakasgaiaren baitako zehar-proiektu gisa, ikasleei proposatu zaie zertarako eta nola eragin fakultateko hizkuntz paisaian, gero ikasle hauek Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan lanean ari direnean, ideia batzuk […]
ABIAPUNTUA
2021 urtean zehar, hainbat ekitaldi antolatu dira Paulo Freire pedagogo eta filosofoaren jaiotzaren 100. urteurrena ospatzeko, eta pentsatu nuen gure fakultatean ere urteurren honek sona eduki behar zuela, gure xumetasunean.
Inspirazio iturri nagusia Almeriako Unibertsitateko Teresa García Gómezen gonbitea izan zen, 2021eko martxo aldera Freireren kontzeptuak azalduko zituen liburu batean parte hartzea proposatu zigunean […]
Aurtengo azaroaren 11n, Iruñeko Baluarten, Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egingo da, Soziolinguistika Klusterrak antolaturik. Aurtengo gai nagusia migrazioak eta harrera linguistikoa da, oso bizi dagoen debate baten aurrean hausnarketak, ikerketak eta esperientziak partekatzeko helburuz.
Honela aurkeztu du jardunaldia beren webguneak:
Ez da berria gure artean immigrazioaren fenomenoa. Labur esatearren, XX. mendearen hasieratik, eskualdearen arabera ezaugarri […]
Gure ikerketa-taldean (ISM-UPV/EHU) proiektu bat prestatzen ari gara 2021-2022 ikasturterako, hezkuntza-erakundeetan ahozkotasuna dinamizatzeko, eta parte hartu nahi duten irakasle, ikertzaile, eragile edota ikastetxeak gonbidatu nahi ditugu, bide hau gurekin batera ibiltzeko.
PROIEKTUAREN POSTERRA
Proiektuaren zirriborro osoa irakurri gabe, poster honetan begiratu arin bat eman diezaiokezu proiektuari (HEMEN KLIKATUZ irudia hobeto ikusiko duzu eta deskargatu ahal […]
|
|