Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako 4. mailako Euskara minorrean Hizkuntza eta Teknologia irakasgaia ematen dut. Irakasgai horren barruan, saio teorikoak eta saio praktikoak ditugu.
Donostiako Irakasleen UE
4. mailako ikasleak praktikaldian izan dira azaroaren amaiera aldetik otsailaren 24a bitartean eta orain, graduko azken asteetan hasi dira. Graduari amaiera egokia eman nahian, irakasgaiko saio teorikoetara […]
Honako dokumentu hau gaur bertan aurkeztu du Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuak. “Hezkuntza‐eredu pedagogikoaren markoa” izenpean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak egindako “Heziberri 2020” Planaren hiru proiektuetatik argitaratu den lehena da.
Nahi izanez gero, hemen duzue eskuragarri Heziberri 2020ren hasierako plangintza (pdf), Baikara-ren webgunean.
Heziberri 2020 Planaren lehen proiektu hau ardatz […]
#SID2014
Gaur interneten seguru nabigatzeko eguna dela eta (#SID2014), aprobetxatuko dut hemen argitaratzeko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasleei aurten sinarazitako konpromisoa.
Gure klaseetan argazkiak eta bideoak ateratzen ditugu, zuzenean klasetik txiokatzen dugu eta hezkuntzako elkarlan proiektuetan ekarpenak egiten ditugu (http://gaurmazedonia.blogspot.com.es blogean argitaratzen ditugu eta jatorrizko proiektuen webgunean).
Ikaslean lanean
Normalean, gure […]
ZINEMARAKO GONBITEA
Bihar, urriak 31, O Apostolo filma ikusteko gonbitea luzatu digu Tribu 2.0 zinema eta hezkuntza sareak, eta gu txoratzen halako ekimenari gure ekarpentxoa egitearren!
Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan izango da emanaldia, areto nagusian, eta ordutegiekin arazorik ez izateko, bi emanaldi antolatu ditugu: 9:30etan eta 17:45ean. Sarrera librea da eta nahi duena hurbil […]
Hilabete hauetan blog mundura erakartzen nabil hainbat ikasle eta lankide, eta web 2.0n zenbait urte daramatzagunontzat kontu ezaguna bada ere, blogari berrientzat laburpen hau prestatu dut, ideiak argitzen laguntzeko:
Argazkiak.org | Creative Commons © cc-by-sa: teketen
Zertarako jakin behar dugu jabetza eskubideei buruz?
Ez gaude ohituta halako kontuekin eta horregatik bitxia egiten zaigu… baina […]
ESKOLAKO MUGAK GAINDITZEN
Blogek eta sare sozialek aukera berriak zabaldu dizkigute eskolako hormen mugak gainditzeko, baina… zer da mugak gainditzea? Askotan hau interpretatzen da ikasgelan egiten diren zeregin batzuk blog batean jartzea dela ikasgelako blog bat. Edo, beharbada, interneten harrapatzen dituzten baliabideak bertan jartzea. Baina mugak gainditzea hori baino gehiago da:
Eskolan egiten diren hainbat […]
Beste sarrera pare bat prestatzen ari nintzen blogerako, baina hau ikusi eta hemen partekatzeko gogo bizia etorri zait.
Ideia oso xumea da eta aldi berean oso indartsua: Haurren irudiak hartu eta modu errealistan pintatzea (nik ez nuke esango errealista, beharbada “errealistagoa”…). Ideia Dave Devries-ena da, eta The Monster Engine izeneko bilduma atera […]
Artikulu hau 2011-2012 ikasturtearen amaieran Gaur8ko kazetariek egindako elkarrizketaren emaitza da. Elkarrizketa luzean aritu ginen, ordubete inguru, gai askoren inguruan: IKTek ikasketa prozesuetan eragindako aldaketak (eta aldaketa ezak), maila kognitiboan duten eragina, irakasleen jarrera, gurasoen ikuspegia…
GAUR8n Alfabetatze digitalaz
Hona azpimarratuko ditudan ideia batzuk:
IKTak eskoletan txertatzea ezinbestekoa da, […]
Modernidadea ingelesez datorkigu, antza, eta azken urtetxo hauetan jolasaren bidez ikasteari gamifikazioa (edo geimifikazioa) deitu behar omen zaio.
Ez dut nik ukatuko jolasak ikasteko duen ahalmena, asko gozatzen dut esperimentatzen, putzu didaktikoetan sartzen eta ez-ohiko proposamenak ikasgelara eramaten.
Maite dut didaktikaren jolasa eta izugarri ikasi dut sare sozialetan ere jostari izateagatik (ez nuen alferrik […]
Urtero legez, testuliburuak erosi behar izan ditut semearentzat, eta urtero legez, sututa irten naiz liburu-dendatik.
“Arañas por todas partes” CC by Sergis Blog
Gaztelaniaz ezaguna egin da #librosdetesto etiketa, euskaraz #tEZtuliburuak proposatuko nuke nik. Testuliburuak familia askorentzat ahalegin ekonomiko handia da; Eusko Jaurlaritzaren testuliburuen kudeaketa solidarioko programan egonda ere (urtean 40 bat euro […]
|
|