2014an Ilusionista Sozialen Mintegia eratu zenetik, urtero-urtero antolatu ditugu jardunaldiak, topaketak eta ikastaroak (2020. urtean izan ezik). Ohitura on hori berreskuratuko dugu aurten, abuztuaren 4 eta 5ean.
Azken bi urteetan, proiektu interesgarriak ezagutu ditugu eta informalki ideiak trukatzen aritu gara. Topaketa birtual hau baliatu nahi dugu proiektu horietan eta beste zenbaitetan dabiltzan pertsonak harremanetan […]
Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 25. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak baloreen gaia ekarri du, kontzeptu honen atzean ezkutatzen diren esanahiak azaleratzeko eta hezkuntzarekin duten loturaz hausnartzeko.
https://www.ivoox.com/baloreak-hezkuntzan-kolonizatzeko-beste-era-bat_md_66278259_wp_1.mp3
Audioa deskargatu
Hezkuntzaren eremuan, eta indar bereziki handiz, Lehen Hezkuntzan, baloreak landu behar direla azpimarratzen da behin eta berriz. Kasualitatez, balore horiek askotan sozialdemokraziaren ideologian oinarrituta daude eta burgesiaren […]
Gai hau hainbatetan ateratzen zaigu, hezkuntzaren inguruko debateetan. Ebaluazioari buruzko ikastaroan informazio gehiago eskatu digutela baliatuz, hona ere ekarriko dut bertan azaldutakoa.
Fordismoa, taylorismoa eta toyotismoa, hiru ekoizpen-modu dira
Azken 150 urteetan, eskolaren hedapena enpresen beharrekin loturik egon da. Enpresa-ereduen arabera antolatu da irakaskuntza-lana, enpresara egokitzeko (ez soilik baina bai nagusiki).
Fordismoa
Fordismoa da […]
Gai hau hizkuntzen ebaluazioari lotutako Prest Gara ikastaroan sortu zaigula aprobetxatuko dut, bertan idatzitakoa hona ere ekartzeko.
Duda sortu da ea nola segitu IK/KI lanean Lehen Hezkuntzan etxealdi honetan.
IK/KI, ikaskuntza kooperatiboa-kooperatuz ikasi… etxetik?
IK/KI ikaskuntza kooperatiboa-kooperatuz ikasi teknika-multzo bat da, ikuspegi metodologiko zabalagoetan egoten dena normalean (proiektu bidezko metodologia, ikas-komunitateen metodologia…).
Bi esteka hauetan […]
Ongi etorri Mitxoleta Libertarioen 14. saio honetara! Gaurko saioan, hezkuntzaz ariko gara, harrigarria, ezta? Jeje… Baina beharbada hezkuntzaren ikuspegi berezi bat entzungo duzue, beste modu bat hezkuntzaz eta heziketaz hitz egiteko.
https://www.ivoox.com/hezkuntza-edo-ezkuntza-pedro-garcia-olivoren-aprendi-a_md_48958277_wp_1.mp3
Deskargatu
Eskolak eragiten dituen kalteak espainiar estatuan eta beste leku batzuetan nabarmen salatu dituen pertsonetako bat da Pedro García Olivo. Salatzea, bere kasuan, […]
Ongi etorri Mitxoleta Libertarioen 13. saiora! Gaurko saioan, pixka bat kontatuko dizuet argitaratu ditugun liburu batzuen inguruan eta bereziki hezkuntzaren inguruko liburuari buruz.
https://www.ivoox.com/educacion-sin-propiedad-liburuaren-inguruko-irratsaioa_md_48878978_wp_1.mp3
Deskargatu
2018an, liburu bat argitaratu genuen, Volapük argitaletxearekin prestatutako laugarrena, tetralogiaren azkena. Beno, liburu bakar bat egitea pentsatzen genuen, baina lehenarekin ari ginelarik… beste hirurak idatzi beharra sentitu genuen.
Lehen liburuari […]
Gai hau oso zabala izanik, pentsatu dugu bi galderaren bueltan jorra dezakegula:
Zertan aldatu dituzte irakurtzeko moduak IKTek? Nola erabil ditzakegu IKTak irakurmenerako jarduera didaktikoak planteatzeko?
Arazo garrantzitsu bat dugu gure irakaskuntza-lana ikerketen laguntzaz gauzatu nahi dugunok: IKTek (oraindik) ez dute egonkortasun nahikorik ikerketen emaitzak iraunkorrak izateko. Adibidez, 2008an egindako txosten bateko emaitzak ez dira […]
Libros de texto by PhotoLanda on Flickr CC-nc-sa
Testu-liburuen negozio itzela izugarrizko oztopoa da hezkuntzaren eraldaketarako. Aspaldi salatzen den gaia da baina testu-liburuek atzera egin ezik aurrera doaz, orain gainera, liburuen garestitasuna dela eta, gobernuek politika bereziak garatu dituzte (komunitate autonomoaren araberakoak) liburu horiek familien gastuetan baxuagoak izateko (testu-liburuetarako txekeak, diru-laguntza zuzenak edo […]
Gaur txio hau ikusi dut eta deigarria egin zait:
https://twitter.com/nabi_onandia/status/1163370914727243777
Gero, harian Iban Onaindiak ondo azaldu du ikerketa hau partziala dela, halakoekin beti erne ibili behar da, izenburuak askotan deigarriak direlako. Horregatik, artikulua deskargatu eta begiratu bat eman diot.
Artikulu honetako autoreek (Zivan, Bar, Jing, Hutton, Farah & Horowitz-Kraus, 2019) alderaketa bat egin dute haur […]
Dulantziko Mitxoleta Libertarioak irratsaioaren seigarren honetan, aste honetan klaseetan jorratu dugun gai bat ekarri dugu harira: zertarako Zientzia? Nola lantzen dira gizarte-zientziak? Zein dira Unibertsitatearen muga garrantzitsu batzuk Zientziaren garapenarekiko? https://www.ivoox.com/zientzia-unibertsitatea-eta-jakintzak_md_28610681_wp_1.mp3 Deskargatu Lagungarri gisa, artikulu hau erabili dugu: Ainhoa Ezeiza eta Javier Encina (2018). Zientziaren jabe-gabetzea, etika eta haurrei lotutako ikerketak. https://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=940 KREDITUAK Sintonia: […]
|
|