Astelehenean, irailaren 7an, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko hezkuntza graduetan ikasturte berria abiatu zen, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetan (lehen Magisteritza deitu izan zaion ikastetxean). Uztailean iragarri bezala, irailaren 7 eta 8a 1. eta 2. mailako ikasleekin aurrez aurreko aurkezpena egingo zen, eta eskolak irailaren 9an hasiko ziren. Nik aurten Lehen Hezkuntzako Graduko 1. […]
Aurtengo udako ikastaroak zoritxarrez ezohiko egoeran gauzatuko dira. Hala ere, ikastaroetako koordinatzaile guztiekin hitz egin ostean, hainbat ikastaro gauzatuko dira, modu batera edo bestera.
Udako Ikastaroak 2020 – UPV/EHU
Edizio berezia izango da, pandemiak sortutako egoerara egokitutako eduki berriekin eta online formatuekin Aurtengo edizioari begira, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak hainbat agertoki aurreikusi eta […]
Dagoeneko zabalik da datorren ikasturteko Prest Gara irakasleen formakuntzarako eskaintza. Izena emateko baldintzak mugatuak badira ere, Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza formal ez unibertsitarioetako irakasle bazara, seguruenik izena eman ahalko duzu.
Deialdiko eskaintza osoa hemen dago argitaraturik:
http://www.euskadi.eus/langile-irakasle-prest-gara-prestakuntza/web01-a2hlang/eu/
Gure taldearen eskaintza
ISM-UPV/EHU
Gure taldea ikerketa eta formakziokoa da, hau da, ikerketaz gain, interes handia […]
Otsailaren 6an jaso genuen webgune honen berri. Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako laugarren mailako ikasle talde batek egindako webgunea da HitzKeta (http://hitzketa.webnode.es), euskal ipuin, abesti eta olerkien txokoa.
Ikasleekin lantzeko, seme alabei kontatu eta kantatzeko, edota tarte atsegin bat pasatzeko moduko material bilduma da, eta materiala euskaraz badago ere, azalpenak lehenik euskaraz eta ondoren gaztelaniaz gehitu […]
Ikastaro honen berri izan dut eta uste dut interesgarria izango zaizuela, bai irakasleoi, bai Hezkuntzaren eremuko ikasleoi eta bai, oro har, hizkuntzen irakaskuntzarekin (izan arlo linguistikoetan zein ez linguistikoetan) eta murgiltze prozesuekin interesa dugun guztioi:
‘Euskara ardatz duen ikastetxearen hizkuntza proiektua’ uztailaren 12, 13 eta 14an izango da Donostian
Ikasle guztiek euskarazko hizkuntza komunikazio […]
Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Ingeles eta Aleman Filologia Sailak antolatu du nazioarteko mintegi hau:
XII International Laslab Workshop. Education for change: Innovative foreign language learning approaches
Gasteizen izango da, 2017ko maiatzaren 19an, Micaela Portilla Ikergunean, eta antolatzailea LASLAB da antolatzaile nagusia (Language and Speech Lab)
Informazio gehiago: http://laslab2017ws.wixsite.com/workshop
[…]
Volapük Argitaletxearekin batera egindako akordioaren lehen fruitua da SIN PODER. Construyendo colectivamente la autogestión de la vida cotidiana. Javier Encina eta Ainhoa Ezeiza dira liburuko koordinatzaileak.
Volapük Argitaletxearekin batera, UPV/EHUko Ilusionista Sozialen Mintegiak, UNILCO-espacio nómadak eta Ilusionista Sozialen Kolektiboak hartu dute parte edizioan.
Liburu honetan, jabe-gabetzearekin lotuta ikusi ditugun hainbat artikulu bildu ditugu, eta […]
|
|